Francisco José Llera
Francisco José Llera | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Caravia, 1950eko apirilaren 1a (74 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta politologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academia Europaea (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euskadiko Ezkerra |
Francisco José Llera Ramo (Caravia, Asturias, Espainia, 1950eko apirilaren 1a[1]) Euskal Herrian errotutako irakaslea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1982an Deustuko Unibertsitatean lortu zuen doktoregoa Politika Zientzietan eta Soziologian. EHUko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko dekanordea (1983-1987) eta Zientzia Politikoak eta Nazioarteko Ikerketa Saileko zuzendaria (1991-1993) izan da.
Politika eta Administrazio Zientzietako katedraduna da 1992az geroztik, eta sail horretako zuzendari-lanetan aritu zen 2007an hauteskundeak galdu zituen arte. Espainiako eta nazioarteko unibertsitate askotan aritu da eskolak ematen, hain zuzen ere, 2009 urteaz geroztik irakasle lanetan dihardu Sevillako Pablo Olavide Unibertsitatean. Soziologiako Euskal Elkarteko (1977-1981 eta 1989-1993), Soziologiako Espainiar Federazioko (1991-1995) eta Espainiako Politika eta Administrazio Zientzien Elkarteko lehendakaria izan da.
Politikagintzan, Eusko Sozialistak, Euskadiko Ezkerra eta PSE-EE-PSOE alderdietako kide izan da.
Hainbat aldizkaritako erredakzio-kontseiluko kide izan da, hala nola Revista Española de Investigaciones Sociológicas (REIS), Revista Española de Ciencia Política, Cuadernos de Alzate, ZER eta Inguruak.
1995 eta 1998 urteen artean EUSTATeko zuzendari izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz)Francisco José Lleraren orria EHUren webgunean