[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Francisco Arzuaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Arzuaga

K-Toñoren irudia, Bilbao aldizkaria
Bizitza
JaiotzaTolosa1800ko abuztuaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1881eko urtarrilaren 14a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta txistularia
Enplegatzailea(k)Bilboko Udala  (1825 -  1881)
Begoñako errepublika  (1848 -  1881)

Francisco María Arzuaga Letamendia, ezaguna Txango eta Patxiku goitizenekin, (Tolosa, Gipuzkoa, 1800eko abuztuaren 14a - Bilbo, 1881eko urtarrilaren 14a) Bilboko Danbolintero Nagusia izan zen 53 urtez jarraian 1828tik 1881a arte. Begoñako elizateko danbolinteroa ere izan zen.[1][2][3]

Ekitaldietan txistua eta danbolina joz hainbat herritako ekitaldietan parte hartu zuen: Tolosa, Oñati, Madril, Aramaio, Basauri...[1]

Txistua (1965)

‘Txango’ ezizenarekin ezaguna zen apur bat herren egiten zuelako, eta Pablo Gorriaran ‘Sorgin’ atabalariarekin batera aritzen zen gehienetan.[4]

Tolosako Txistularia edo Danbolinteroa (1817-1825)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbora iritsi aurretik, Francisco de Arzuaga danbolintero sendotua zen bere lanbidean. Tolosak, Gipuzkoako hiribildu oso garrantzitsua garai hartan, hamazazpi urterekin izendatu zuen Danbolintero ofizial gisa. Bilbora joan eta gero ere maiz jo zuen Arzuagak Tolosan udalak eskatuta.

Bilboko Danbolinteroa (1825-1881)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1825eko urtarrilaren 21ean “hiriko danbolintero plazarako” izendatu zuten, eta 1881eko urtarrilaren 14an hil zen arte bete zuen postu hori4. Bilbok danbolinteroak izan ditu musikari gisa ekitaldi ofizial eta sozial guztietarako, Euskal Herriko beste herri batzuek bezala. San Antongo elizako kontu-liburuetan 1536an ageri da jadanik danbolinteroari egindako ordainketaren erregistroa.[4]

Tolosan jaioa zen Txango, eta 25 urterekin aldatu zen Bilbora, txistua eta danbolina erabiltzen zuen trebetasunagatik. Hiriko Danbolintero Nagusiaren kargua irabazi zuen geroxeago.[2]

‘Txangok' gorputz-presentzia izugarria zuen eta ezagutza musikal handia. Hori dela eta, txistu, bigarren txistu, silbote eta atabalerako hainbat konposizio sortu zituen, eta horien artean Sua-Dantza nabarmentzen da.[2]

Aita Miguel José Arzuaga Tolosako danbolintero ofiziala izan zen urte askotan, sastrea ere bai. Familian kultural musikala eta txistua ondo sartuta zeuden. Eta Frantzisko Arzuaga Bilbora joateak garrantzi handia izan zuen bere familiarren artean, izan ere, bere urratsei jarraituz, Tolosatik bi ahizpa joan ziren Bilbora, Dolores eta Manuela, baita Manuelaren senarra, Felipe Larraza, eta lehengusu bat, Miguel Arzuaga. Garai hartako Bilboko bizimoduan murgildu ez ezik, musikari danbolinteroen saga garrantzitsu bat sortu zuten. Patxiku Bilbon eta Begoñan danbolintero zebilen bitartean, koinatu Felipe Larraza Abandoko elizatean atitu zen 1839az geroztik, eta lehengusu Miguel Arzuaga Deustuko elizatean 1858tik.[1]

Bizitzan oso ospetsua izan zen Txango Bilbo aldean, eta Bilbon hil zen, 1881ean.[2]

Begoña Elizateko Danbolinteroa (1848-1881)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1848az gero Begoñako Danbolinteroa ere izan zen. Begoñako Errepublikak ordaintzen zion "urtean zehar auzo guztietatik jotzeko, herritar guztiei abisua emateko eta herriko ekitaldi ofizialetan aritzeko”. Ez bakarrik erromeria eta jaietan, baizik eta herriko funtzioetan eta Udal Orokorrei egindako abisuetan.[1]

Deustun bere lehengusu Miguel egiten ari zen bezala, Arzuagak bere danbolina eta txistua jo zituen Begoñako auzo guztietan.[1]

Con obligación de tañer por todos los barrios para que sirva de aviso a todos los vecinos al Ayuntamiento y tañer en las funciones del pueblo”. No solamente en las romerías y fiestas, sino en las funciones del pueblo y en los avisos a los Ayuntamientos Generales, como encontramos realizando en Deusto a su primo Miguel, tocó Arzuaga su tamboril y txistu por todos los barrios de Begoña.[1]

Abandoko txistularia Felipe Larraza izan zen 1839az geroztik, Txangoren arreba Manuelarekin ezkonduta zegoena.[1]

Txango danbolinteroa garaiko koadroetan (Villaamil eta Losada)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biak, Txango eta Sorgin gutxienez lau koadrotan jaso zituen Manuel Losada margolariak (1865-1949). Bilboko Sociedad Bilbainaren aretoetan ikus daiteke “pastel”-margolan batean, Danbolinteroa izenburuko koadroan ere bai (Terentzio jauna eta Txango, txistularia // Don Terencio y Chango, El txistulari). Losadaren koadroak Terentzio erraldoia irudikatzen du, Bilboko jaietako kartoizko pertsonaia bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren Liburutegiko aretoetan bi koadro daude, Erraldoiak herriaren pozaz inguratuak (Gigantes rodeados de la alegría del pueblo) eta Gargantúa (80 x 356 cm bakoitza), Foru Aldundiak 2012an zaharberrituak biak.[4][2][5][6]

Interesgarria da ikustea nola Arruek, Artetak edo Ucelayk herri-dantzaren dokumentazio bat utzi zuten bitartean, Losadak txistulariaren funtzio instituzionala dokumentatu duen, txistularia ez baita herri-musikari soila, guztiz kontrakoa baizik: ordezkaritza politiko eta instituzionalaren musikaria da, eta hortik bere uniformea.[7]

1844an, Jenaro Pérez de Villaamil-ek “Aurreskua Begoñan” izeneko marrazkia egin zuenean, Francisco Arzuaga Begoñako elizateko kontuetan agertzen da, bai udal kontuetan bai Andra Mari Kofradiaren kontuetan, Elizateko jaietako danbolintero gisa; beraz, arrazoizkoa da pentsatzea bere irudia koadroko musikarien artean agertzen dela.[1]

Dantzari eta danbolinteroak "Aurreskua Begoñan" koadroan (Villaamil, 1850). Ezkerraldeko txistularietako bat omen da "Txango".[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h i Irigoien, Iñaki. (2014). «Tamborileros municipales en Bilbao durante el siglo XIX» Bidebarrieta: Revista de humanidades y ciencias sociales de Bilbao (25): 72–92. ISSN 1137-4888. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Frade Villar, K-Toño. (2011-12-01). «‘Txango’ y los txistularis» Bilbao aldizkaria: 51..
  3. Estornes, Cesar. (2022). «BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: CHANGO, EL CHISTULARI DE BILBAO "FRANCISCO MARÍA DE ARZUAGA Y LETAMENDÍA"» BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  4. a b c «Losada - Danbolinteroa | Artitz Guggenheim Bilbao» www.guggenheim-bilbao-artitz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  5. Losada Pérez de Nenín, Manuel. «Desfile en Bilbao con la Iglesia de San Antón al fondo.» www.artnet.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  6. Cava Mesa, María Jesús. (2006-11-01). Más que un maestro del “pastel”. .
  7. «Losada - Danbolinteroa | Artitz Guggenheim Bilbao» www.guggenheim-bilbao-artitz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-02).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]