Filip Filipović (waterpolo jokalaria)
Filip Filipović (waterpolo jokalaria) | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Belgrad, 1987ko maiatzaren 2a (37 urte) |
Herrialdea | Serbia Jugoslaviako Errepublika Federala Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Serbia eta Montenegro |
Bizilekua | Belgrad |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Pisua | 101 kilogramo |
Altuera | 197 zentimetro |
filipfilipovic.rs | |
Filip Filipović (serbieraz: Филип Филиповић; Belgrad, Serbia, —garai hartan, Jugoslaviako zatia—, 1987ko maiatzaren 2a) waterpolo jokalaria da. 1,98 m luze da, eta 100 kg pisatzen ditu.
2008ko eta 2012ko Olinpiar Jokoetan, brontzezko dominak, eta 2016 eta 2020koetan urrezko dominak lortu zituen Serbiako gizonezkoen waterpolo selekzio nazionaletako kidea izan zen. Gainera, 2009 eta 2015ean, munduko titulua lortu zuen, eta 2003, 2006, 2012, 2014, 2016 eta 2018an Europako titulua. 2011ko Munduko Txapelketan MVP jokalari baliotsuena izendatu zuten. FINA aldizkariak 2011, 2014 eta 2021ean, gizonezkoen waterpolo "Urteko Atleta" izendatu zuen. Italian, Pro Recco taldean jokatu zuen, eta, haiekin, hiru LEN Txapeldunen Liga eta hiru LEN Superkopa irabazi zituen[1]. Gaur egun, Olympiacos taldean jokatzen du.
Filipović-ek Serbiako bandera nazionala eramateko ohorea izan zuen Tokion, 2020ko Udako Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldian[2], Olinpiar Jokoen irekiera eta amaierako zeremonietan banderadun izandako 26. waterpolo jokalaria bihurtuz.
Ibilbidea klubetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pro Recco
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko otsailean, Filip eta Pro Reccoko bere taldekide Udovičić gonbidatuak izan ziren Sorian. Italia eta Italiako txapelketan jokatzen duten izar atzerritar guztien arteko selekzioan partida humanitarioa jokatu zuten, eta partidatik lortutako etekin guztiak ongintzarako bideratu ziren, hain zuzen, Haitin gertatutako azken lurrikara suntsitzailearen biktimei laguntzeko. Jokalari guztien txapelak salgai jarri zituzten 30 euroko prezio sinbolikoan. 2011ko ekainaren 29an, Filipek eta Pro Reccoko bere taldekideek Adriatiko Waterpolo Ligan jokatuko zutela baieztatu zen[3]
- 2011-12 denboraldia
Adriatiko Ligako bigarren itzulian, irailaren 24an, Filipovićek bere lehen gola sartu zuen Vaterpolo klub Koper Rokavaren aurka 16-4 etxean irabazita 2011ko urriaren 1ean, Filipovićek bi gol sartu zituen Adriatiko Ligan, Jug COren aurka hirugarren itzuliko 10-7 irabazita. Urriaren 15ean, Filipovićek gola sartu zuen Adriatiko Ligako bosgarren jardunaldian, Primorje EBren aurka, etxean 15-8 irabazita. Urriaren 22an, Filipovićek bi gol sartu zituen Euroliga Taldeko lehen itzulian, Spartak Volgograd-i 13-5 irabazita. Urriaren 29an, Adriatiko Ligako zazpigarren jardunaldian, Mladost-en aurka 13-9 etxean irabazita, Filipovićek bi gol sartu zituen. Azaroaren 26an, Filipovićek gola sartu zuen Euroligako hirugarren itzulian, Jadran Herceg Noviren aurka 10-8 irabazita. Filipovićek bi gol sartu zituen abenduaren 3an, Adriatiko Ligako hamabigarren jardunaldian POŠKen aurka 21-0eko garaipen makurrarazlean Abenduaren 10eko hamahirugarren jardunaldian, Filipovićek beste bi gol sartu zituen Mornar Spliten aurka 20-8 irabazita. 2012ko otsailaren 8an, Euroligako bosgarren jardunaldian, Filipovićek bi gol sartu zituen CN Marseilleren aurka 15-7 irabazita. Hiru egun geroago, beste bi gol sartu zituen, baina, Adriatiko Ligako hamabosgarren jardunaldian, 9-8 irabazi zuen etxean Jug COren aurka. Bat gehiago lortu zuen Primorje EBri 13-6 irabazita otsailaren 18an, hamaseigarren jardunaldian. Otsailaren 25ean, Euroligako multzoen faseko azken jardunaldian, Filipović izan zen goleatzailerik onena Spartak Volgograden aurka 18-7 irabazi zuenean, bost golekin[4]. Lau egun geroago, Filipovićek beste bost gol sartu zituen, hauek baina Adriatiko Ligako hamalaugarren itzuliko partidan, Mornar BS-ri etxean 21-5 erraz irabazita. Martxoaren 3an, Filipovićek bi gol sartu zituen Adriatiko Ligako Mladosten aurka 12-7 kanpoan irabazi zuenean, bigarren gola ordurarteko bere 20.a izan zen.
Ibilbide nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filipek urtarrilaren 17an sartu zituen bere lehen bi golak, Alemaniaren aurkako Europako Txapelketan. serbiarrek 13-12ko emaitzarekin irabazi zuten bigarren partidan. Urtarrilaren 19an, txapelketako hirugarren partidan, Filipovićek bi gol sartu zituen 15-12ko garaipen handian, Kroaziaren aurka (betiko aurkari eta Europako txapelduna). Nikša Dobud kroatarraren kirol-kontrako jokabideagatik ere gogoan izango du norgehiagoka, atzetik nahita jo baitzuen, Filipovićen eskuineko begiaren azpian ubeldura larriak eraginez. Filipovićek bi gol sartuz eta Kroaziako aulkiari hiru hatzetako serbiar agurra astinduz erantzun zuen. Urtarrilaren 27an, Filipovićek hiru gol sartu zituen Italiaren aurka 12-8ko finalerdi batean. Filip Filipovićek 2012ko Europako Txapelketa irabazi zuen urtarrilaren 29an. Montenegroren aurkako finalean, gol bat sartu zuen, eta bere selekzioak 9-8 irabazi zuen[5]. Hori izango zen bere hirugarren urrezko domina Europako Txapelketan.
Filipović 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan goleatzaile nagusia izan zen, 19 golekin[6].
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Filip brontzezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Hungariak urrezko domina eskuratu zuen, eta AEBk zilarrezkoa. Serbiaren taldea honako hauek ordezkatu zuten: Aleksandar Ćirić, Filip Filipović, Živko Gocić, Branko Peković, Duško Pijetlović, Andrija Prlainović, Nikola Rađen, Aleksandar Šapić, Dejan Savić, Denis Šefik, Slobodan Soro, Vanja Udovičić eta Vlada Vujasinović-ek.
2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Filip brontzezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak urrezko domina eskuratu zuen, eta Italiak zilarrezkoa.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Filip urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak zilarrezko domina, eta Italiak brontzezkoa eskuratuko zuten.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Filip urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Greziak, zilarrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko dute. Serbiaren taldea honako hauek ordezkatu zuten: Milan Aleksić, Nikola Dedović, Filip Filipović, Nikola Jakšić, Đorđe Lazić, Dušan Mandić, Branislav Mitrović, Stefan Mitrović, Duško Pijetlović, Gojko Pijetlović, Andrija Prlainović, Sava Ranđelović eta Strahinja Rašović-ek[7][8].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2008 | Pekin Txina |
Waterpoloa gizonezkoa[9]. | |
2012 | Londres Erresuma Batua |
Waterpoloa gizonezkoa[10]. | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
Waterpoloa gizonezkoa[11]. | |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa gizonezkoa[12]. |
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filipović Serbia eta Montenegro/Serbia selekzioan 381 aldiz baino gehiagotan jokatu du, eta 677 gol baino gehiago sartu ditu. 35 domina ditu bere selekzioarekin, aipagarrienak 2009ko Erromako eta 2015 Kazaneko Munduko Txapelketako urrezko dominak, Serbia ordezkatuz, baita 2016ko Rio de Janeiroko eta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan urrezko dominak eta banakako MVP sariak ere [13] [14]
Klubak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- VK Partizan
- Serbiako Txapelketa Nazionala (3): 2006–07, 2007–08, 2008–09
- Serbiako Kopa Nazionala (3): 2006–07, 2007–08, 2008–09
- Pro Recco
- Serie A1 (8): 2009–10, 2010–11, 2011–12, 2014–15, 2015–16, 2016–17, 2017–18, 2018–19
- Italiako Kopa (7): 2009–10, 2010–11, 2014–15, 2015–16, 2016–17, 2017–18, 2018–19
- LEN Txapeldunen Liga (3): 2009–10, 2011–12, 2014–15
- LEN Txapeldunen Ligako txapeldunordea : 2010–11, 2017–18
- LEN Superkopa (3): 2010, 2012, 2015
- Adriatiko Liga (1): 2011–12
- VK Radnički Kragujevac
- LEN Eurokopa (1): 2012–13
- LEN Txapeldunen Ligako txapeldunordea : 2013–14
- Szolnok
- Hungariako Txapelketa Nazionala (1): 2020–21
- LEN Euro Kopa (1): 2020–21
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- FINA aldizkariaren waterpolo "Urteko Atleta" saria : 2011, 2014, 2021
- Swimming World aldizkariaren waterpolo "Urteko atleta" saria : 2016, 2021
- LEN aldizkariko gizon waterpolo "Urteko Kirolaria" saria : 2009, 2014, 2016, 2018 [15]
- Serbiako Olinpiar Batzordearen Urteko Kirolaria : 2016, 2021
- Serbiako kirol elkartea "May Saria" : 2007
- Munduko Txapelketako Goleatzaile Gorena: 2009 Erroma
- Munduko Txapelketako MVP : 2011 Shanghai
- Olinpiar Txapelketa 2012 Londresko Txapelketako Taldea
- Munduko Ligako goleatzaile nagusia: 2014 Dubai
- Olinpiar Txapelketa 2016 Rio de Janeiro Txapelketako Taldea
- Olinpiar Txapelketako MVP : 2016 Rio de Janeiro
- Olinpiar Txapelketako goleatzaile nagusia: 2016 Rio de Janeiro
- Olinpiar Txapelketa 2020 Tokioko Txapelketako Taldea
- Olinpiar Txapelketako MVP : 2020 Tokio
- Europako Txapelketako MVP : 2018 Bartzelona
- Munduko Ligako MVP : 2019 Belgrado
- Urteko talde onena: 2009, 2014, 2016, 2018
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filipović Sanjarekin ezkonduta dago, eta seme bat du
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Craig Lord: Germany Back On Top In European Vote. SwimNews.com. Retrieved on 11 August 2016.
- ↑ «Sonja Vasić i Filip Filipović nose zastavu Srbije na otvaranju Olimpijskih igara» www.rts.rs (Radio Television of Serbia).
- ↑ Pro Recco u Triglav Jadranskoj ligi. Vaterpolo Magazin (29 June 2011)
- ↑ PALLANUOTO, SAVONA E RECCO REGINE DI COPPA. liguria notizie 27 February 2012.
- ↑ Serbia 2012 European champions. Waterpoloworld.com. Retrieved on 11 August 2016.
- ↑ «Official Results Book – 2016 Olympic Games – Water Polo» olympic.org (IOC): 100..
- ↑ «Filip Filipović» olympedia.org 2022-01-06an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Filip Filipović»[Betiko hautsitako esteka] Olympics.com 2022-01-06an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2008" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «Serbia wins its 1st men's water polo gold» USA TODAY.
- ↑ «Filipovic, Serbia top Greece 13-10 for men's water polo gold» AP NEWS 2021-08-08.
- ↑ «LEN Awards 2018» LEN.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1987ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak waterpoloan
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo jokalariak
- Serbiako waterpolo jokalariak
- 2012ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo jokalariak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo jokalariak
- 2008ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo jokalariak