[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Fannie Flagg

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Fannie Flagg

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPatricia Neal
JaiotzaBirmingham1944ko irailaren 21a (80 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaRamsay High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, gidoilaria, telebista-aktorea, idazlea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Fannie Flagg

fannieflaggbooks.com
IMDB: nm0280840 Allocine: 11519 Allmovie: p89933 IBDB: 40649
Musicbrainz: 4b0944d7-5051-40f4-8731-fa486304b9c9 Discogs: 2037689 Edit the value on Wikidata

Fannie Flagg, jaiotzaz Patricia Neal (Birmingham, Alabama, AEB, 1944ko irailaren 21a) estatubatuar aktorea, idazlea, gidoilaria eta telebista aurkezlea da. Ezaguna egin zen Tomates berde fritos/ Tomate vberde frijituak (Jon Avnet-ek zinemara eramana) lanarekin.[1][2]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fannie Flagg hemeretzi urterekin hasi zen telebistako saioak idazten eta ekoizten. Ondoren, telebistako, zinemako eta antzerkiko aktore eta idazle gisa nabarmendu zen. Bere nobelak, besteak beste, Whistle Stop kafetegikoTomate Berde Frijituak (pantaila handian Tomate berde frijituak izenburu laburragoa eman zitzaion), Mundu honetara ongietorria, txikitxo, Daisy Fay eta mirarietako gizona eta Desiatzen nago zerura joateko The New York Times-eko libururik salduenen zerrendan agertu dira.[3][4]

Tomate berde frijituak filmerako Flagg-en gidoia Hollywoodeko Akademiaren eta Amerikako Idazleen Gremioaren sarirako hautagaia izan zen, eta gidoilarien sari entzutetsua lortu zuen.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flagg-ek publikoki esan zuen dislexikoa zela, eta hori idazle gisa erronka izan zen, ezin baitzuen letraka irakurri (oraindik ere ezin du egin), eta lotsagarria irizten zion. Hala ere, bere beldurrak gainditu eta eleberri eta gidoi asko osatu zituen.[5]

Flagg-ek Kalifornia eta Alabama artean bizi da.

Liburuak (egilea)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Oharrak
1983 Daisy Fay and the Miracle Man Hasieran Coming Attractions izenburua
1987 Tomates verdes fritos en el café de Whistle Stop Tomates verdes fritos (1991) lanaren gidoia
1998 Welcome to the World, Baby Girl!
2002 Standing in the Rainbow
2004 A Redbird Christmas
2006 Can't Wait to Get to Heaven
2010 I Still Dream About You
2013 The All-Girl Filling Station's Last Reunion

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oscar sariak
Urtea Kategoria Lan izendatua Emaitza
1992[6] Gidoi egokitu onena Tomates verdees fritos/ Tomate berde frijituak Izendatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]