Ezleku
Itxura
Ezlekua Marc Augé antropologo frantsesak sortutako kontzeptua da, eta gizakia anonimoa den espazio gisa definitzen da.[1] Adibidez, garraiobideak, hotel-kate handiak, supermerkatuak eta atsedenlekuak dira, baina baita errefuxiatu-eremuak ere. Subjektua (pertsona) ez da han bizi, eta ez dira espazio horietaz jabetzen, horiekin kontsumo-harremana baitago.[2]
Termino hori neologismo bat da[3], Augék 1992ko "Non-Lieux, introduction à une anthropologie de la surmodernité" lanean aurkeztu zuen. Espazio bat ezleku gisa hautematea, ordea, subjektiboa da: pertsona bakoitzak, bere subjektibotasunarekin, leku jakin bat ikusten du ezleku gisa edo giza harremanen bidegurutze gisa.
Erreferentziak euskal kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lisabö musika taldearen 2007ko diskoa "Ezlekuak" deitu zen,[4] eta kontzeptu horren bueltako obra izanik, erreferentzia asko zabaldu zen. Bertako kantuek Marc Augéren ideiaren inguruko azpigaiak lantzen dituzte.
« | Leku galduak. Garai bateko une bat, nahiz eta jendetza arrotzari begira, gogora ekarri nahi. Abiaduraren menpe bi minutu dira, bi minutu baino ez dira, nigandik mundu ertzera, goiz huts bati aurrea hartzen. Hiri zeharrargia, itxuka hiri zeharrargia. | » |
Bi minutu (Lisabö, 2007) |
- Ibai Maritxalar artistak 2020 urtean "Ezlekuak" izeneko erakusketa sortu zuen, Mexikon izandako egonaldi baten iruditegia izendatzeko.[5]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aldiri - Arkitekturaren balioa. Aldiri, 6-10 or. ISBN ISSN 1889-7185..
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2016-04-08). «Ezlekuan bizitzeaz nazkatuta» GARA (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
- ↑ «ezleku | Bergarako euskara» euskara.bergara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
- ↑ (Ingelesez) «Ezlekuak, by Lisabö» bIDEhUTS (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) OLANO, MARIVI. (2020-02-04). «'Ezlekuak', una muestra pictórica en homenaje a México y sus gentes» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-02-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lisabören Ezlekuak eta espazioa lantzen dituen Gradu Bukaerako Lana.