Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Ezequiel "Chimy" Ávila (Rosario, Santa Fe, Argentina, 1994ko otsailaren 6a) futbolaria da. Iruñeko Osasuna taldean jokatu zuen, aurrelari gisa.
Argentinako Tiro Federal taldeko harrobian hazi zen. Beheko kategoria guztiak gainditu zituen, baina urte bateko parentesiarekin, 2010ean Espanyolera joan baitzen utzita. Handik bueltan, oraindik 16 urte besterik ez zituelarik, lehen taldera igo zen, eta 5 urte eman zituen han, 2015. urterarte. Bertan 49 partidu besterik ez zituen jokatu hala ere, eta 7 gol sartu. 2015ean, etxea uztea erabaki zuen, eta San Lorenzoko jokalaria izan zen 2019rarte, nahiz eta azken bi urteak Huescan utzita egon. Lehen bi urte horietan 20 partidu jokatu zituen, baina ez zituen aukera horiek ongi aprobetxatu, gol bat besterik ez baitzuen erdietsi. Hori bai, Huescara eraman zuen lagapena emankorra izan zen, 69 partidutan 20 gol sartu zituen eta, lehen denboraldia bigarren mailan eta bigarrena lehen mailan. Ondoren San Lorenzora itzuli zen, baina Osasunaren interesa azaldu zen, eta honek 2,7 milioi euro ordaindu zituen jokalariarengatik.