[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Eva Forest

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Forest

Espainiako senataria

1992ko maiatzaren 13a - 1993ko apirilaren 13a
Barrutia: Gipuzkoa

Espainiako senataria

1992ko maiatzaren 13a - 1993ko apirilaren 13a
Jose Luis Alvarez Enparantza
Barrutia: Gipuzkoa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGenoveva Forest Tarrat
JaiotzaBartzelona1928ko apirilaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaHondarribia2007ko maiatzaren 19a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Alfonso Sastre
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakeditorea, mediku idazlea eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Eva Forest Tarrat (Bartzelona, 1928ko apirilaren 6a - Hondarribia, 2007ko maiatzaren 19a) idazle eta argitaratzailea, torturaren aurka eta eskubideen defentsan konprometitua eta solidarioa.

Bartzelonako familia anarkista batean jaio zen eta gurasoek eskola errepresio tresna bezala ikusten zutenez, pozik bizi izan zituen bere haurtzaroko egunak eskolara joan gabe. Espainiako Gerra Zibila hasi eta berehala hil zuten bere aita, eta Sobiet Batasunera erbestera eraman behar zuen itsasontzira zihoan kamioitik atera zuen amak azken unean. 1947. urtean itzuli zen Bartzelonara eta bertan eskolaratu zen lehen aldiz. Urte bete beranduago Madrilera Joan zen medikuntza ikasketak burutzera, psikiatria arloa lantzen bereziki. Karreraren azken urtean Alfonso Sastre ezagutu zuen 1955ean eta urte bereko abenduan ezkondu ziren.

1956an bere senarra auzipetua izan zen eta ondorioz Parisera mugitu ziren.

Medikuntzak gizartea aldatzeko grina eta besteei laguntzeko beharra asetzen ez zuenez, idaztera eta argitaratzera bideratu zituen bere ahaleginak. Erbesteratzeko beharrak, bidaiatzeko senak eta egoerak bertatik bertara ezagutzeko gogoak hara eta hona eraman zuten, eta, besteak beste, Frantzian, Suedian, Sobiet Batasunean eta Kuban ibili zen.

Frankismoaren azken urteetan engaiamendu horrek berak jarri zuen Forest Euskal Herriarekin harremanetan. Hain zuzen ere, 1970ean, Burgosko Epaiketa zela-eta Euskadirekin Elkartasun Batzordea sortu zuen Madrilen. 1974an, Operacion Ogro idatzi zuen "Julen Agirre" izengoitiarekin, ETAk Carrero Blanco Espainiako Armadako amiral eta frankismoko buruzagia hil zuela oinarri hartuta. Ondorioz, atxilotu, torturatu eta 3 urtez espetxean eduki zuten, ETAri laguntzea leporatuta.

Kartzelatik irtetean Tortura y democracia ikerketan lanean jarraitu eta testigantzak hartzen jarraitu zuen. 1979. urtean TAT sorrera bultzatu zuen.

1991ean Hiru argitaletxea jarri zuen abian, sakelako liburuen bidez argitaletxe handien merkatutik eta indarrean zen pentsamendutik kanpoko idazleen lanak ezagutzera emateko. Besteak beste, Dario Fo, Noam Chomsky eta Harold Pinterren lanak eman zituen ezagutzera, Sastrerenez gain.

  • Febrero argitaragabea, 1956.
  • Huelga General argitaragabea, 1958.
  • Cuentos argitaragabea.
  • El jardín argitaragabea.
  • La casa argitaragabea.
  • Una extraña aventura - Hondarribia, Hiru argitaletxea, 2003.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]