Eva Ekeblad
Eva Ekeblad | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Stockholm, 1724ko uztailaren 10a |
Herrialdea | Suedia |
Bizilekua | Stockholm |
Heriotza | Lidköping (en) , 1786ko maiatzaren 15a (61 urte) |
Familia | |
Aita | Magnus Julius De la Gardie |
Ama | Hedvig Catharina Lillie |
Ezkontidea(k) | Claes Ekeblad the Younger |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | De la Gardie (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | salonnièrea, lur-jabea, botanikaria, kimikaria eta agronomoa |
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia |
Eva Ekeblad (jaiotza izenez, Eva De la Gardie; Stockholm, 1724ko uztailaren 10a - Lidköping, 1786ko maiatzaren 15a), suediar nekazaria, zientzialaria, literatur aretoen anfitrioia eta Suediako Erresumako kondesa izan zen. Bere aurkikuntzarik ezagunena patatak erabilita irina eta alkohola lortzea izan zen (1746). Suediako Zientzien Errege Akademiako lehen emakumezko kidea izan zen (1748)[1][2][3].
Jarduera zientifikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekebladek metodo bat garatu zuen irina eta alkohola egiteko patatak erabiliz. Orduan, patata landareak landatzen hasi zen, 1658an Suedian sartu zirenak, baina ordura arte aristokraziaren negutegietan bakarrik landatzen ziren. Horrek asko hobetu zituen elikadura-ohiturak, eta murriztu egin zituen goseteak. Aurretik, alkohola gari, zekale eta garagarretik lortu zen; aldaketa eginda, ale preziatu horiek, ogia egiteko erabili ahal izan ziren[1].
Xaboia erabiliz ehunezko kotoia eta artilea tindatzeko metodo bat ere aurkitu zuen (1751), eta garai hartako kosmetikoen osagai arriskutsuak patatatik eratorritako hautsak eginez nola ordezkatu aurkitu zuen (1752). Esaten denez, patata-landareko loreak ilerako apaingarri gisa erabiltzea sustatzen zuen.
Evak Suediako Zientzien Errege Akademiari idatzi zion 1746an egindako lehen aurkikuntzari buruz. 1748an, Akademiak aukeratu zuen lehen emakumea izan zen, baina ez zuen inoiz parte hartu erakundearen topaketetan. 1751aren ondoren, Akademiak ohorezko kide gisa aipatu zuen, kide oso gisa aipatu beharrean, estatutuak gizonei mugatzen baitzien kidetza.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eva De la Gardie Magnus Julius De la Gardie konde estadististaren (1668-1741) eta Hedvig Catharina Lilje politikari amateur eta literatur aretoetako anfitrioiaren alaba zen; Carl Julius de la Gardie kapitainaren arreba eta Hedvig Catharina De la Gardie ahizpa, eta Hans Axel de Fersenen izeba. Bere anaia Catalina Carlota De la Gardieren senarra eta Hedvig Tauberen koinatua izan zen.
Eva, 16 urte zituela (1740) ezkondu zuten Claes Claesson Ekeblad kondearekin, eta zazpi seme-alabaren (mutiko bat eta sei neska) ama izan zen. Bikotea Stockholmen eta Västergötlandeko etxalde batean bizi zen, eta suediar nobleziaren goi-mailakoak ziren. Eva Ekeblad ospetsua zen pobreekiko zuen karitateagatik.
Senarra kanpoan egoten zen, eta Eva etxaldea gobernatzeaz arduratzen zen, eta Mariedal eta Stola Manorreko landa-batzarretako administratzaileak gainbegiratzen zituen. Stockholmen, kultur areto bateko anfitrioia zen, eta honela deskribatu zuten: "ohorea orbangabea zuten dama aristokratiko bakanetakoa". Johan Helmich Romanen meza musikako lehen kontzertuak Ekeblad jauregian egin ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Eva Ekeblad f. De la Gardie - Svenskt Biografiskt Lexikon» sok.riksarkivet.se (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
- ↑ «Eva Ekeblad» web.archive.org 2016-03-14 (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).
- ↑ (Suedieraz) Stålberg, Wilhelmina; Berg, P. G.. (1864). «106 (Anteckningar om svenska qvinnor)» runeberg.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-04).