Eusko Ekintza (alderdia)
Eusko Ekintza | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | sozialismoa, abertzaletasuna, ezker abertzalea, independentismoa eta Marxismoa |
Historia | |
Sorrera | 2012ko abenduaren 22a |
Aurrekoak | Eusko Abertzale Ekintza |
Koloreak |
Eusko Ekintza Euskal Herriko alderdi politiko bat da, 2012ko abenduan sortua, bere burua Ezker abertzalearen barruan kokatzen duena. Herri Batasuneko kide ohiak, legez kanporatutako EAE-ANV alderdi historikoaren kide ohiak eta Eusko Alkartasunetik zein beste esparru batzuetatik etorritako pertsonaz osatua, Eusko Ekintza 2012ko abenduaren 22an aurkeztu zen jendaurrean lehen aldiz, Euskal Herriko erdigune geografikoa den Altsasun (Nafarroa Garaia).
Alderdia Eusko Abertzale Ekintza alderdi historikoaren ondorengo politikoa aldarrikatzen du bere burua, eta era berean, azken hau ezker abertzalearen sorrera gisa.
Independentzia eta sozialismoa ditu helburu estrategikotzat. Marxismoa aldarrikatzen du analisirako, ekintza politikorako eta ezkerreko jendartea eratzeko metodotzat eta ezker abertzale osoa herritar batasun batean antolatzearen alde egiten du.[1]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferenziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eusko Ekintza. Ekintza Garaia Da agiria. Ezker Abertzalea onbideratzeko proposapena. (Noiz kontsultatua: 2015eko abuztuak 22).