Etxekoak (telesaila)
Etxekoak (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Etxekoak |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 8 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia |
Iraupena | 50 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jabi Elortegi |
Gidoigilea(k) | Kepa Errasti Xabi Zabaleta |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pausoka Entertainment |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Iker Lauroba |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ETB 1 |
Hasiera-data | 2020ko apirilaren 8a |
Argumentu nagusia | COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia eta Berrogeialdia |
Etxekoak Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzitako umorezko telesaila da. ETB 1en emititu zen euskaraz. Jabi Elortegik zuzentzen du saioa, eta gidoilariak Xabier Zabaleta eta Kepa Errasti dira. Halaber, telesaileko abesti nagusia Iker Laurobak egin du.[1]
Koronabirusaren pandemia iritsi zenean grabatu eta emititu zuten. Saioa egiteko, langile guztiak beraien etxeetatik aritu ziren konfinamenduan.
Euskal Telebistak lau atal erosi zituen eta lehenengo atala 2020ko apirilaren 8an estreinatu zen. Formatuak izandako datu onargarriak ikusita, beste lau atalekin luzatu zuten denboraldia (guztira 8 beraz). Lehenengo denboraldia asteazkenetan eman zuten, 22:30ean. Sasoi honetako azken lau atalek datu eskasak izan zituzten eta ondorioz bataz bestekoa %1,5ean geratu zen.
Hala ere fikzioak bigarren denboraldia izan zuen. Honi Etxekoak udan izena jarri zioten eta beste 8 atalek osatu zuten. Hau igandetan eman zuten 22:30ean. 2020ko uztailaren 19an estreinatu zen eta 2020ko irailaren 6an bukatu. Sasoi honek aurrekoak baino audientzia datu hobeak lortu zituen arren, ez zen Euskal Telebistaren aurreko telesailen mailara iritsi.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitorrek (Mikel Losada) eta Nereak (Olatz Ganboa) 40 urte inguruko bikote bat osatzen dute. COVID-19 gaixotasun infekziosoak eragin duen pandemia dela-eta, etxean daude berrogeialdian bi seme-alaba txikiekin. Egunero, bideodeien bitartez, familia eta lagunekin elkarrizketak izaten ditu bikoteak.
Aktoreak eta pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mikel Losada - Aitor
- Olatz Ganboa - Nerea
- Miren Arrieta - Izaro
- Joseba Usabiaga - Unai
- Miren Gaztañaga - Eider
- Miren Gojenola - Arantxa
- Mikel Laskurain - Iñaki
- Iker Galartza - Oier
- Ylenia Baglietto - Maria
- Kandido Uranga - Xanti
- Egoitz Sanchez - Gorka (2. denboraldia)
- Ramon Agirre - Joxean (2. denboraldia)
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | Atalak | Estreinaldia | Amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||||
Etxekoak | 8 | 2020ko apirilaren 8a | 2020ko maiatzaren 27a | ----- | %1,5 | |
Etxekoak udan | 8 | 2020ko uztailaren 19a | 2020ko irailaren 6a | %1,9 (%5,1) | ||
Guztira | 16 | 2020ko apirilaren 8a | 2020ko irailaren 6a | %1,7 |
Atalak eta audientziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxekoak (1. denboraldia)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atala | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | 1. atala | 2020ko apirilaren 8a | 22.000 ikusle | %2,5 |
2 | 2. atala | 2020ko apirilaren 15a | %2,3 (%6,7) | |
3 | 3. atala | 2020ko apirilaren 22a | %1,8 (%5,4) | |
4 | 4. atala | 2020ko apirilaren 29a | %2,2 (%6,1) | |
5 | 5. atala | 2020ko maiatzaren 6a | 6.000 ikusle | %0,8 (%2,8) |
6 | 6. atala | 2020ko maiatzaren 13a | %1,1 (%3,5) | |
7 | 7. atala | 2020ko maiatzaren 20a | %0,4 (%1,5) | |
8 | 8. atala | 2020ko maiatzaren 27a | %0,9 (%2,5) |
Etxekoak udan (2. denboraldia)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atala | Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | 1. atala | 2020ko uztailaren 19a | %1,9 (%5,8) | |
2 | 2. atala | 2020ko uztailaren 26a | %2,4 (%8,4) | |
3 | 3. atala | 2020ko abuztuaren 2a | %2,1 (%6,3) | |
4 | 4. atala | 2020ko abuztuaren 9a | %0,7 (%1,8) | |
5 | 5. atala | 2020ko abuztuaren 16a | %2,9 (%7,7) | |
6 | 6. atala | 2020ko abuztuaren 23a | %0,9 (%0,9) | |
7 | 7. atala | 2020ko abuztuaren 30a | %2,5 (%6,3) | |
8 | 8. atala | 2020ko irailaren 6a | %1,5 (%3,4) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jabi Elortegik zuzendutako telesailak
- Kepa Errastik idatzitako telesailak
- Xabi Zabaletak idatzitako telesailak
- Mikel Losadak antzeztutako telesailak
- Olatz Ganboak antzeztutako telesailak
- Miren Arrietak antzeztutako telesailak
- Joseba Usabiagak antzeztutako telesailak
- Miren Gaztañagak antzeztutako telesailak
- Miren Gojenolak antzeztutako telesailak
- Mikel Laskurainek antzeztutako telesailak
- Iker Galartzak antzeztutako telesailak
- Ylenia Bagliettok antzeztutako telesailak
- Kandido Urangak antzeztutako telesailak
- Pausoka Entertainmentek ekoitzitako telesailak
- Euskal Herriko telesailak
- Umorezko telesailak
- COVID-19 gaixotasunaren pandemia
- Euskal Herrian girotutako telesailak