[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Etxeko Flota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxeko Flota
Datuak
MotaBritish Fleet (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
Honen parteRoyal Navy
Historia
Sorrera1902

Etxeko Flota Erresuma Batuko jurisdikziopeko uretan Royal Navyren flota zen, 1902tik 1967ra bitartean aktibo izan zena. 1967an Mediterraneoko Flotarekin bat egin zuen, eta Mendebaldeko Flota berria sortu zuen.

Lehen Mundu Gerraren aurretik, Portuko Guardiako lau ontziak ziren flotaren parte. 1905ean desegin zen eta 1905etik 1907ra bitartean, prestatze-egoera apalenean zeuden gainerako ontziak erreserba-dibisioetan banatu ziren (Devonport dibisioa, Nore dibisioa eta Portsmouth dibisioa).[1] Lehen Mundu Gerran, Royal Navyko ontzirik zaharrenetako batzuk sartu ziren flota honetan. Bigarren Mundu Gerran, Royal Navyren borroka-indar nagusia izan zen Europako uretan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Watson, Dr Graham. «Royal Navy Organisation and Ship Deployments 1900–1914: January 1905 – February 1907» www.naval-history.net (Graham Smith, 8 August 2015).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]