Eskuaira
Eskuaira angelu zuzenean (90º) batutako bi atalek osatzen duten tresna da, bi planoen arteko angelu zuzena frogatzeko edo planoetan angeluak marrazteko erabilia.
K. a. 2600 inguruan Antzinako Egipton asmatu zen. Egiptoko arkitektoak eskuairaz baliatzen ziren angelu zuzenak lortzeko. Asmakari honen ondorioz, arkitektoek angeluak neurtu, zehaztasun handiz paretak eraiki eta lurzoruen arteko desberdintasunak neurtu zitzaketen.
Erabilera marrazketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marrazketa teknikoan triangelu angeluzuzen itxurako tresna da, angeluak marrazteko erabilia (batez ere angelu zuzenak). Tamaina ezberdinetakoak izan daitezke eta eskala grafiko bat izan dezakete, neurgailu bezala erabiltzeko.
Bi dira ohiko formak:
- 90º, 45º eta 45º-ko angeluak dituen hirukia.
- 90º, 60º eta 30º-ko angeluak dituen hirukia (eskalenoa), Hegoaldean kartaboi esaten zaiona.
Gehienetan, bi eskuaira mota hauek batera erabiltzen dira, erregelarekin bat, lerro paraleloak, elkarzutak edo angelu ezberdinetakoak marrazteko. Material ezberdinez egina egon daiteke, baina, ohikoena eta erabiliena, plastiko gardena da.
Eskuairak honako hauetan erabil daiteke:
- Aurretik jarritako distantzia batetara lerro paraleloak marrazteko
- Lerro elkarzutak marrazteko
- Angeluen neurriak adierazteko
- Koordenatu polarrak lortzeko
- Erdiko puntua berehala aurkitzeko
- Irudi lauen simetria lortzeko
- Bektoreen neurriak lortzeko
- 30, 45 eta 60°ko angeluak lortzeko
- Hirukiak marrazteko