[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Estatu baltikoen okupazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europa aurrez planifikatutako zatiketa eta geroago egokitzapenekin. Molotov–Ribbentrop itunaren arabera 1939an.

Baltikoko estatuen okupazioa hiru estatu baltikoen (Estonia, Letonia eta Lituania) okupazioa izan zen Sobietar Batasunaren eskutik 1940. urtean. Aurretik, 1939. urtean, Sobietar Batasunak eta Alemania naziak, Molotov–Ribbentrop ituna sinatu zuten, elkarren artean ez erasotzeko. 1940. urteko abuztuan, errepublika hauek Sobietar Batasunean sartu ziren, nahiz eta Mendebaldeko potentzia nagusiak eta nazio gehienek sorrera inoiz ez aitortu. 1941. urteko ekainaren 22an, Alemania naziak Sobietar Batasuna erasotu zuen (Bizargorri Operazioa delakoan) eta aste gutxiren buruan, Baltikoko lurraldeak okupatu zituen. 1941eko uztailean, Hirugarren Reich-ek Baltikoko lurraldea sartu zuen bere Reichskommissariat Ostland-en.1944. urteko Baltiko Ofentsibaren ondorioz, Sobietar Batasunak Baltikoko herrialde gehienak berreskuratu zituen eta gainerako alemaniar indarrak Courland-eko poltsan harrapatu zituzten 1945. urteko maiatzean amore eman arte. Baltikoko estatuen okupazio 1991. urteko abuztura arte iraun zuen, hiru herrialdeek independentzia berreskuratzean.[1]

Aurrekariak eta testuingurua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939. urteko abuztuaren 24an, Sobietar Batasunak eta Alemaniak, hamar urtez elkar ez erasotzeko ituna sinatu zuten, Molotov-Ribbentrop ituna delakoa. Itunak protokolo sekretu bat zuen, zeinaren bidez, Alemania eta Sobietar Batasunak Europako Ipar eta Ekialdeko estatuak (edo "eragin eremuak") banatzen ziren. Iparraldean, Finlandia, Estonia eta Letonia sobietarren zonaldean zeuden. Polonian bere "berrantolaketa politikoan" banatuko zen: Narev, Vistula eta San Ibaien zonaldearen ekialdea, Sobietar Batasunera joango ziren. Aldiz, Alemaniak, mendebaldeko esparruak hartuko zituen. Lituania, Ekialdeko Prusiaren ondoan kokatuta zegoen, beraz, Alemaniako eragin eremutik oso gertu egongo litzateke. 1939. urteko irailean, adostutako bigarren bilera sekretu batean, erabaki zen Lituaniako lurraldearen gehiengoa Sobietar Batasunari esleituko zitzaiola[2].

Urriaren 6an, Sobietar Batasunak Poloniaren inbasioarekin bukatu ondoren, sobietarrek Finlandia eta Baltikoko estatuei presioa egin zieten elkarrekiko laguntza itunak amaitu zitzaten. Sobietarrek, Estoniaren neutraltasuna zalantzan jarri zuten irailaren 18an Poloniako itsaspeko batek ihes egin ondoren. Astebete geroago, irailaren 24an, Estoniako Atzerri ministroak ultimatuma jaso zuen sobietarrengandik. Sobietarrek elkarren arteko laguntzarako ituna amaitzea eskatu zuten Estonian base militarrak ezartzeko. Estoniarrek ez zuten izan beste erremediorik eta onartu egon zuten: lurreko, itsas eta aireko base militarrak kokatu zituzten Estoniako bi uharteetan eta Paldiskiko portuan. 1939. urteko irailaren 28an sinatu zen hitzarmena. 1939. urteko urriaren 5ean Letoniak sinatu zuen eta handik gutxira, 1939. urteko urriaren 10ean, Lituaniak jarraitu zuen. Akordioei esker, Sobietar Batasunak estatu Baltikoko lurraldean base militarrak ezartzea ahalbidetu zuten eta 1939ko urritik aurrera, gerran soldadu sobietarrak kokatzea: 25.000 Estonian, 30.000 Letonian eta 20.000 Lituanian.[2]

Ekialdeko Europaren mapa. Bukaeran, estatu baltikoen anexioa ikus daiteke Sobietar Batasunaren eskutik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Combs, Dick. (2008). Inside The Soviet Alternate Universe. Penn State Press, 258-259 or. ISBN 978-0271033556..
  2. a b (Ingelesez) Lane, Thomas. (2017). The Baltic States: Estonia, Latvia and Lithuania. Routledge, 287-292 or. ISBN 978-1138162938..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]