Ernesto Ladrón de Guevara
Itxura
Ernesto Ladrón de Guevara | |||||
---|---|---|---|---|---|
1991ko urriaren 11 - 1994ko abuztuaren 30a ← Roberto San Ildefonso Izaguirre Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia
1989ko azaroaren 21a - 1990eko irailaren 3a ← José María Benegas Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Durruma, 1950eko abenduaren 30a (73 urte) | ||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Kidetza | Ermuko Foroa PSE-EE | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Unidad Alavesa Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Ernesto Ladrón de Guevara López de Arbina (Durruma, Donemiliaga, Araba, 1950eko abenduaren 30a) politikaria da. Desagertutako Unidad Alavesako alderdikidea izan zen, eta talde harekin hala Eusko Legebiltzarrean nola Arabako Batzar Nagusietan (2003-2007) jardun zuen. Aurretik PSEn ibilitakoa da, eta Ermuko Foroan sorreratik ibili da kide moduan, eta 2005ean elkartearen idazkari bihurtu zen.
Filosofian eta Hezkuntzako Zientzietako lizentzia eskuratu zuen eta Maisutzako diploma, Pedagogia Terapeutikoan espezializatua. Educación y Nacionalismo izeneko liburua argitaratu zuen, besteak beste.
2006ko azaroan saiatu zen Euskadin Innovación Democrática izeneko alderdia sustatzen, José María Montotok Madrilen sortutakoa.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Un ex dirigente de Unidad Alavesa promueve un nuevo partido», El País, 2007-01-24.