Erik IX.a Suediakoa
Erik IX.a Suediakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Västergötland, 1120 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Heriotza | Uppsala, 1160ko maiatzaren 18a (39/40 urte) | ||
Hobiratze lekua | Uppsalako katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Jedvard | ||
Ama | Cecilia | ||
Ezkontidea(k) | Christina of Denmark (en) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Eric (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Santutegia | |||
Maiatzaren 18 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erik IX.a (suedieraz: Erik Jedvardsson; Erik den helige; Sankt Erik; c. 1120-1125 - Uppsala, 1160ko maiatzaren 18a) Suediako errege eta santua izan zen. Eriken Etxearen sortzailea izan zen.
Bere bizitzari buruz dakiguna XIII. mendearen amaierako elezahar hagiografiko batetik dator. Errege odolezkoa eta Suediako errege hautatua izan zen, tronuan postu huts bat gertatu ondoren. Kristina Björnsdatter Danimarkako printzesarekin ezkondu zen. 1150eko hamarkadaren bigarren erdian erreinatu zuen, eta kristautasuna sendotu zuen bere erresuman. Finlandiara gurutzada bat zuzendu zuen eta erresumako legeak kodufikatu zituen. 1160. urteko Igokundearen jaian hil zuten Magnus Henrikssonen aldekoek. Kanuto I.a Suediakoaren aita izan zen. Eliza Katolikoak aitortutako martirien parte da. Suediako eta Stockholmeko patroi santua da.