Erebia pronoe
Erebia pronoe | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Satyrini |
Generoa | Erebia |
Espeziea | Erebia pronoe Esper, 1780 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Poa |
Erebia pronoe Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Europako mendi garaietan bizi da, Piriniotan, Alpeetan, Jura mendietan eta Karpatoetan esate baterako[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta ertaina da, 36-46 mm arteko hegal-zabalera du. Arrak kolore marroi iluna du eta hegalen ertzetan kolore gorrixka duen lerro bana ageri zaio, ez oso markatua. Aurreko hegaletan bina ozelo txiki agertzen ditu. Azpialdean gris iluna da eta honek ere ozelo pareak erakusten ditu[2].
Emearen kolorea apalagoa da, marroi-grisa eta banda argia duena. Horregatik gehiago nabaritzen zaizkio aurreko hegaletako orban ilunak[2].
Beldarra gris marroixka da eta lerro ilun fin batek zeharkatzen du aurretik atzera[1]. Krisalida marroixka da.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belaunaldi bakarra sortzen du urtero eta uztailetik iraila erdialdera ikusten da hegan. Ondoren arrautzak jartzen ditu eta beldarra jaiotzen da. Udazkenean beldarra gutxi hazten da eta ondoren hibernatu egiten du. Beldarra ekainerako heltzen da[1]. Ikertzaile batzuek diote bi negu igarotzen dituela beldarrak[2].
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1.400-2.000 metro arteko altueratan aurkitzen da Piriniotan[2]. Alpeetan 800 metrotaraino jeitsi daiteke[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «European Lepidoptera and their ecology: Erebia pronoe» www.pyrgus.de (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Erebia oscura de Esper. Erebia pronoe» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-01-09).