Equo
Verdes Equo | |
---|---|
Bozeramailea | Ines Sabanes Florent Marcellesi |
Sorrera | 2011ko ekainaren 11a |
Egoitza nagusia | Jiloca kalea, 4. zbk, behealdea, Madril, 28016 |
Ideologia politikoa | Ekologismoa Ekosozialismoa Errepublikanismoa Federalismoa Laizismoa |
Eserlekuak erakundeetan | Espainiako Diputatuen Kongresuan 1 / 349 |
https://verdesequo.es/ |
Verdes Equo (VQ) edo EQUO 2021 urtera arte, Espainiako ezkerreko alderdi politiko ekologista eta ekosozialista bat da. 2011ko ekainaren 11an sortu zen. Hasiera batetik, Europako Alderdi Berdearen babesa jaso du eta gaur egun bere barnean dago.
Heuren helburua honako hau zen: "ekologia politika eta berdintasun sozialaren inguruko eztabaida sortzeko gunea izatea eta mugimendu soziopolitiko bat osatzea". Equo hitza, gaztelaniazko "Ecología" ("Ekologia") eta "Equidad" ("Ekitatea") hitzen elkarketatik eratorria da, Fernando Beltrán olerkariak asmatu zuelarik.[1]
Alderdiaren lehenengo bozeramaileak ekologismoan pertsonaia nabarmenak izandako Juan Lopez de Uralde donostiarra (2001-2010 bitartean Espainiako Greenpeace erakundeko ordezkaritzako zuzendaria) eta Reyes Montiel madrildarra izan ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Equo alderdiaren webgunea (Gaztelaniaz)