Eliodoro de la Torre
Eliodoro de la Torre | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1937ko ekainaren 24a - 1946ko urtarrilaren 22a ← Alfredo Espinosa
1936ko martxoaren 6a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
1933ko abenduaren 7a - 1936ko urtarrilaren 7a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Barakaldo, 1889ko martxoaren 6a | ||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||
Heriotza | Baiona, 1946ko urtarrilaren 28a (56 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, sindikalista, kontularia eta enplegatua | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Kidetza | Eusko Langileen Alkartasuna | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Eliodoro de la Torre Larrinaga (Barakaldo, 1889ko martxoaren 6a - Baiona, 1946ko urtarrilaren 28a) euskal herritar politikari jeltzalea izan zen.[1] Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko eta Osasuneko sailburu izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontularia lanbidez, London County Wesminster Bank banketxeko arduraduntzat lan egin zuen, eta Sociedad Minera de Villaodrid enpresako gerentetzat. Kooperatiben mugimenduko protagonista garrantzitsua izan zen, Eusko Langileen Alkartasunaren (ELA) sortzaileetarikoa 1911n, eta 1930ean ELAko lehendakaria ere.[2]
Eusko Alderdi Jeltzaleko kidea izan zen, Deustuko Udaleko zinegotzi, 1933an Bizkaiko Gorteetako diputatu, Bizkaiko Defentsa Batzarreko Finantza kide, eta Ogasun Sailburu lehen Eusko Jaurlaritzan. Azken ardura horretatik, Euskadiren gastuak gutxitu eta gertutik kontrolatu zituen. Halaber, burtsa kontrolatu zuen, kontratazio eta esportazioak kontrolatu, industriei laguntzak eman, eta urrea pilatu eta banatu.[2]
1937an, frankistek Alfredo Espinosa Osasun sailburua fusilatu ondoren, Ogasun Sailaz gainera Osasun Saila ere hartu zuen bere gain. Gernika, Euzkadi eta Otxandiano izeneko ospitaleak sortu zituen erbestean, Katalunian, eta elbarriei nahiz amaberriei zerbitzu eman zien Miarritzeko La Roseraie ospitalea, Kanboko tuberkulosi kontrako erietxea eta Berck-Plageko ospitalea sortu zituen, guztiak bere garaiko punta-puntako osasun zentroak.[2]
Horrez gain, Gernika Batailoiaren sortzailetariko bat izan zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eusko Jaurlaritzako sailburuak (1936) | ||
---|---|---|
Jose Antonio Agirre (Lehendakaritza) • Jesus Maria Leizaola (Lehendakariordetza eta Justizia eta Kultura) • Telesforo Monzon (Herrizaintza) • Eliodoro de la Torre (Ogasuna) • Santiago Aznar (Industria) • Juan de los Toyos (Lana, Aurreikuspen eta Komunikazioa) • Juan Gracia (Laguntza Soziala) • Ramon Maria Aldasoro (Merkataritza eta Hornikuntza) • Juan Astigarrabia (Herri Lana) • Alfredo Espinosa (Osasuna) • Gonzalo Nardiz (Nekazaritza eta Arrantza) |