[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Elektrokardiograma

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elektrokardiograma (EKG) bihotzaren aktibitate elektrikoaren adierazpen grafikoa da. Elektrokardiografo batekin lortzen da, eta kardiologian eta medikuntza orokorreko diagnostikoan oinarrizko tresna da gaur egun.[1]


Bihotzaren aktibitate elektrikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bihotzaren kondukzio elektrikoaren sistema: 1. Nodo sinusala; 2. Nodo aurikulobentrikularra.

Elektrokardiograma bat zer adierazten duen ulertzeko, lehenik bihotza nola funtzionatzen duen jakitea beharrezkoa da.

Bihotzak lau ganbera ditu; bi aurikula eta bi bentrikulu, ezkerrekoak eta eskuinekoak. Eskuineko aurikula gorputzetik datorren zain-odola jasotzen du, eta eskuineko bentrikulura bidaltzen du. Azken honek biriketara ponpatzen du odola, bertan oxigenatu ahal izateko eta ezkerreko aurikularaino bultzatzeko. Ondoren, ezkerreko aurikulatik ezkerreko bentrikulura ponpatzen da odola eta hortik gorputz osora bidaltzen da. Azkenik, eskuineko aurikulara bueltatzen da, eta horrela ziklo kardiakoa osatzen da.

Elektrokardiograma batean aurkitzen ditugun oszilazioak bihotzak egiten dituen mugimendu guztiekin erlazionaturik daude. Hori dela eta, bere esanahia ondo ulertzeko, lehenik bihotzaren mugimendua nola sortzen den azaldu beharra dago. Prozesu honen arduraduna bihotzaren kondukzio-sistema da.

Kondukzio-sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elektrokardiograma normal baten animazioa.

Bihotzaren bulkada elektrikoak sortzen eta garraiatzen dituzten ehunez osaturik dago, eta uzkurdura-zikloa era sinkronikoan eta txukunean ematea ahalbidetzen du. Kondukzio-sistema honek despolarizazio kardiakoarekin hasten da. Bertan sortzen den pultsu elektrikoa aurikuletatik bentrikuluetara transmititu behar da. Hau lortzeko, hurrengo elementuz osatuta dago sistema honek: nodo sinusala edo sinuaurikularra, nodo aurikulobentrikularra, Hiz-en faszikulua (bere ezkerreko eta eskuineko adarrekin) eta Purkinjeren zuntzak.

Nodo sinusala edo sinoaurikularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuineko aurikularen atzean kokaturik dagoen egitura txiki bat da. Bulkada elektrikoaren sorreran espezializaturik dauden zelula multzo batez osatuta dago, eta beraz, bihotzaren taupaden erritmoa markatzen du. Estimulu elektriko hau eskuineko aurikulatik ezkerreko aurikularaino hedatzen da, bihotz erdian kokaturik dagoen nodo aurikulobentrikularreraino ailegatu arte.

Nodo aurikulobentrikularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurikulak eta bentrikuluak banantzen dituen trenkadan kokaturik dagoen egitura bat da, nodo sinusala baino txikiagoa. Estimulu elektrikoa hemendik pasatzen denean, etenaldi txiki bat jasaten du, aurikuluen uzkurdura ahalbidetzeko eta haien odol-edukia bentrikuluetara hustutzeko (aurikulen uzkurdura eman aurretik).

His-Purkinje sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nodo aurikulobentrikularra zeharkatu ondoren, bulkada kardiakoa His-en faszikulutik eta bere adarretatik zehar hedatzen da. Egitura hau gurutzatu eta gero, bulkada elektrikoa masa bentrikular osotik banatu egiten da Purkinje zuntzei esker. Momentu horretan bentrikuluen uzkurdura ematen da, dagokion odolaren kanporatzearekin.

Elektrokardiogramaren interpretazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elektrokardiograma baten irudia, uhin eta tarteen etiketekin.

Taupada kardiako normal bat erregistratzen duen elektrokardiograma baten ohiko trazadura hainbat zatitan banatu daiteke. Zati esanguratsuenak honako hauek dira: P uhina, T uhina eta QRS konplexua. Bere jatorria ezagutzen ez den U uhina txikia izan ohi da, eta normalean ikusezina da. Hauek gertaera elektrikoak dira, eta ezin dira nahastu dagozkien gertaera mekanikoekin; hau da, bihotz ganberen uzkurdura eta erlaxazioarekin.

Elektrokardiogramaren ohiko trazadura bi denbora-tartetan banatzen da. Alde batetik, QT tartea deiturikoa uzkurketa bentrikularrari edo sistole mekanikoari dagokio. Hauxe QRS konplexuarekin hasten da, eta T uhina bukatu baino lehen amaitzen da. Bestalde, PR tartea diastole edo bentrikuluen erlaxazioa edo betetzearekin erlazionatu daiteke. Azken hau, sistolea amaitu ondoren hasten da, eta aurikulen uzkurketa adierazten du.

EKGn agertzen den lehenengo uhina da eta aurikulen uzkurdura irudikatzen du, non odola bentrikuluetaraino pasatzen ari den.

P uhinaren eta hurrego QRS konplexuaren artean aurkitzen den tartea da. Honetan, aurikulak hustutzen amaitzen dira, eta bihotzean zehar korronte elektrikoaren transmisioaren dezelerazio bat gertatzen da (bentrikuluen uzkurketa aurretik).

QRS konplexua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bentrikuluen uzkurketa eta haien odol edukiaren kanporatzea adierazten du. Bere izena esaten duen bezala, Q, R eta S uhinez osatuta dago. Kontua da, Q uhina ez dela beti agertzen.

S eta T uhinen artean agertzen den tartea da. Bentrikuluen despolarizazio (uzkurketa) eta birpolarizazioaren (erlaxazioa) arteko aktibitaterik gabeko periodo bat irudikatzen du.

ST tartearen ondoren dator, eta bentrikuluen erlaxazioa adierazten du, haien odol edukia kanporatu ondoren.


Uhin edo tarte guzti hauetariko baten aldaketa irregular bat (balio normaletatik kanpokoa) bihotzeko edozein gaixotasun batekin erlazionatu daiteke. [2][3]

Elektrokardiogramaren neurketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hamar elektrodotara konektatutako pazientea, hamabi deribazioko EKGa lortzeko.

Elektrokardiografian, bi elektrodoen artean dagoen tentsioari deribazio deritzo. Deribazio bakoitzak bihotzaren aktibitate elektrikoa adierazten du, angelu ezberdin batetik neurtuta. Elektrokardiograma bakoitzean deribazio ezberdinak lortzen dira, elektrodoen konbinazio ezberdinak eginez.

Elektrodoen kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi deribazio ezberdin daude elektrokardiograma estandar bakoitzean, hamar elektrodoen konbinaketaz lortuak.[4]

Elektrodoaren izena Elektrodoaren kokapena
RA Eskuineko besoan, hezur-konkorrak saihestuz.
LA RA kokatuta dagoen leku berdinean, baina ezkerreko besoan.
RL Eskuineko hankan, hezur-konkorrak saihestuz.
LL RL kokatuta dagoen leku berdinean, baina ezkerreko hankan.
V1 Bularrezurraren eskuinaldean (4. eta 5. saihets-hezurren artean).
V2 Bularrezurraren ezkerraldean (4. eta 5. saihets-hezurren artean).
V3 V2 eta V4 artean.
V4 Bularrezurraren ezkerraldean (5. eta 6. saihets-hezurren artean).
V5 V4 elektrodoaren ondoan (5. eta 6. saihets-hezurren artean).
V6 V5 elektrodoaren ondoan (5. eta 6. saihets-hezurren artean).

Bihotz aurreko deribazioa eta deribazio periferikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzeko atal ezberdinen artean dauden tentsio elektrikoek, elektrokardiograma osatzen dute. I,II eta III deribazioak periferikoak dira, eta gorputz-adarretan kokaturik dauden elektrodoen arteko potentzial-aldaketak neurtzen dituzte:

  • I deribazioak eskuineko eta ezkerreko besoen arteko elektrodoen potentzial-aldaketak neurtzen ditu.
  • II deribazioak eskuineko beso eta ezkerreko hankaren arteko elektrodoen potentzial-aldaketak neurtzen ditu.
  • III deribazioak ezkerreko beso eta ezkerreko hankaren arteko elektrodoen potentzial-aldaketak neurtzen ditu.

[5]

Elektrodo periferikoek Einthoven triangelua ezaguturiko angelua eratzen dute. Hiru puntu hauetatik V puntu irudikaria lortzen da (triangeluaren barizentroa, Wilsonen terminal zentrala), bularraren erdian kokatua, bihotzaren gainean. Hiru deribazio hauek bipolarrak dira, hau da; polo positibo eta negatibo bat daukate.[6]

Gainontzeko deribazio guztiak V puntu irudikariaren eta elektrodo bakoitzaren arteko potentzial aldaketak neurtzen dituzte. Hauek guztiak unipolarrak dira, nahiz eta bi polo izan, negatiboa (V) elektrodo ezberdinetatik lorturiko seinaleekin osatzen delako.

Erabilera zehatzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ronald M. Birse, rev. Patricia E. Knowlden [1][Betiko hautsitako esteka] Oxford Dictionary of National Biography 2004 (Subscription required)
  2. "The clinical value of the ECG in noncardiac conditions." Chest 2004; 125(4): 1561-76. PMID 15078775
  3. "2005 American Heart Association Guidelines for Cardiopulmonary Resuscitation and Emergency Cardiovascular Care - Part 8: Stabilization of the Patient With Acute Coronary Syndromes." Circulation 2005; 112: IV-89 - IV-110.
  4. https://web.archive.org/web/20120915194856/http://www.welchallyn.com/documents/Cardiopulmonary/Electrocardiographs/PC-Based%20Exercise%20Stress%20ECG/poster_110807_pcexerecg.pdf
  5. http://nobelprize.org/medicine/educational/ecg/images/triangle.gif
  6. https://web.archive.org/web/20100215074821/http://academic.cuesta.edu/fjohnson/PowerPoint_PDF/12leadecg.pdf

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]