Eladia Zubizarreta
Eladia Zubizarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ermua, 1923ko apirilaren 6a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Sevilla, 2020ko ekainaren 30a (97 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Izengoitia(k) | Ermua II eta Cornelianekua |
Eladia Zubizarreta Churruca (Ermua, Bizkaia, 1923ko apirilaren 6a - Sevilla, Andaluzia, 2020ko ekainaren 30a) erraketista profesionala izan zen eta Ermua II izenarekin jokatu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ermuko Artekalen jaio zen, atzeko leihoak herriko frontoira ematen zuten 11. zenbakidun peoran. Eskolara ere bertara plazara joan zen eta eskolapeko frontoi txikian hasi zen pilotan trebatzen eta betirako izango zuen kirol zaletasuna jorratzen. Herrian eta euren etxean bertan ere pilota giroa zen nagusi. Horrela, sei neba-arrebetatik pilotari izan ziren lau: Ignacio eta Fernando zestalari, eta Rosario eta Eladia erraketista.[1][2]
Juan Cancio[3] aita Larrinagako espetxeko erasoan hil zuten 1937an[4][5] eta, gerrako umezurtz bezala, Bilboko Angeles Custodios ikastetxean egon zen urte betez, harik eta, etxeko premia ikusita, ikasketok utzi eta Ermura itzuli zen arte. Estankoa zuen ama Corneliak[6] Erdikokalean eta herritarren artean Cornelianekuak bezala ziren ezagunak etxeko guztiak, Eladia barne.[7]
Erraketista gisa profesional mailara iritsi eta hainbat pilotalekutan jokatu ostean, Madrilen Lucas Zamarriego pediatra[8] eta antzerki gidoilaria[9] ezagutu eta bertan ezkondu zen. Cabran biziko ziren lehenengo eta Sevillan gero.[10] Hemengo Virgen de la Sierra kofradiako kide izan zen Eladia, senarrak beste batzuekin batera sortutako ermandadekoa hain zuzen ere,[11] eta Real Betis futbol taldeko bazkide eta jarraitzaile sutsua ere. "Aurrera mutilak!" zen jokalariak animatzeko Benito Villamarín estadioaren harmailetatik oihukatzen zuen esamoldea. Adinean sartuta ere hamabostean behineko bere futbol hitzordua ez zuen barkatzen.
Sevillan zendu zen 2020ko ekainaren 30ean[12] eta Jesús del Gran Poder basilikaren columbariumean hilobiratua dago.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehenengo erraketa Felix Izagirre, palista txapeldunak oparitu zion neskatotan. 16 urte zituela Salamancako Tormes pilotalekuan debutatu zuen; gerora, hilabete t´erdiz Bartzelonan aritu ostean, Madrilera jo zuen Chiqui eta Madrid[13] izeneko frontoietan jokatuz, 1946an ezkondu eta erraketa utzi zuen arte.[1] Ohikoa zen erraketisten artean ezkontzeaz batera beraien lanbidea utzi eta sortu berri zuten familiari buru-belarri dedikatzea.
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003ko abenduaren 28an Ermuan ospatutako IV. Pilota Egunean omendua izan zen herriko beste erraketistekin batera. Oroigarri bat helarazi zitzaion eta bertan irakurri daiteke: “ELADIA ZUBIZARRETA, jaso ezazu Ermuar danon esker ona, raketista munduan egin duzun ibilbide luze eta emankorragaitik”.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Elkartea, Euskal Birusa. (2019-12-17). «Drogetenitturri, 284 zenbakia (2019ko abendua) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
- ↑ «Apellido Churruca-Txurruka.: Mallabia-1847. Churruca-Larreategi.» Apellido Churruca-Txurruka. (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
- ↑ «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
- ↑ «'Larrinagako kartzela, oroimena preso' - Uriola.eus» uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
- ↑ r01etpd14e71fbc14a188cd913bd98e3c66893e77a, r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726. (2020-10-06). «Gogora aplikazioa» www.gogora.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
- ↑ «Búsquedas Sacramentales» dokuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
- ↑ «Ermua - Álbum fotográfico» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
- ↑ «Banco de imagenes - Categoría: Retratos - Imagen: Zamarriego García, Lucas - Banco de imágenes de la Medicina Española» www.bancodeimagenesmedicina.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Listado de teatros. Documentos para la historia del teatro español. Centro de Documentación Teatral» www.teatro.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
- ↑ «Ahotsak ikasgelan» ikasgelan.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-30).
- ↑ «Hdad. Filial de Sevilla de la Virgen de la Sierra: Lunes Santo 2.009, In Memoriam.» Hdad. Filial de Sevilla de la Virgen de la Sierra (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
- ↑ «Hermandad Filial de Sevilla de la Virgen de la Sierra» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zubizarreta, Eladia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apostando por ellas. Historia de las raquetistas
- Erraketistak lehen eta orain. Dokumentala
- Emakume erraketistak. Erakusketa
- Erraketistak, aitzindariak pilotaren munduan
- Emakume erraketistak. Antzinako lanbideak
- Azken erraketistak, mende hasierako kirolari profesionalak. Bideoa