[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Egika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egika

Bisigodoen erregea

687 - 702
Ervigio - Witiza
Bizitza
Jaiotza610 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaBisigodoen Erresuma
HeriotzaToledo702ko azaroaren 15a (91/92 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Cixilo (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Egika[1] (c.610-702) Hispaniako bisigodoen erregea izan zen 687 eta 702 artean. 687ko azaroak 24an koroatua izan zen Toledoko Apostolu Santuen Elizan. Bere aurreko erregea izan zen Ervigioren alaba zen Cixilonarekin ezkondua zegoen.

Ervigiok Egika bere familia zinpean babestera behartu zuen, baina Egika, bere familia politikoari zion gorrotoaren ondorioz, berehala saiatu zen inposaketa horretaz askatzen. Hala, Toledoko XV. kontzilioan, Apostolu Santuen Elizan abiarazi zena 688ko maiatzak 11n, Egikak errege familia defendatzera behartzen zuen zina betetzearen ezintasuna mantendu zuen, eta, aldi berean, herriari justizia ematera behartzen zuen benetako zina, herriak jasandako bidegabekeriak konpontzeak errege etxeak espoliatutako ondasunak euren jatorrizko jabeei itzultzea suposatzen baitzuen. Kontzilioak, bi zin horiek bateragarriak zirela erabaki zuen, ezerk ez baitzuen eragozten errudunak zigortzea, errugabeei babesa eman arren.

Emaitzarekin ados ez, eta Egikak gotzainen sinodo bat deitu zuen Zaragozan 691ko azaroak 1ean, kontzilioa partzialki baliogabetuz eta Egikari errege etxearekin ekintza askatasuna baimenduz. Alabaina, honek ez zituen konpondu nobleziarekin eta kleroarekin zituen arazoak, bereziki Tarraconensetik urruti, non babestuago zegoen.

Matxinatuak tronuan Suniefredo jartzera iritsi ziren 692an, baina erregeak tropak bildu zituen, Toledora itzuli zen eta armen bidez hartu zuen, berriz bere autoritatea ezarriz. Bere ekintzari legitimitatea emateko, Toledoko XVI. kontzilioa deitu zuen 693an, honen bidez matxinatuen ondasunak konfiskatu eta errege altxorrera gehituak izan zirelarik. Toledoko eta Sevillako gotzaindegien egoitzak erregeari leial ziren gizonen eskuetan geratu ziren.

Aurreko legedia aldatzen saiatu zen, bereziki Liber Iudiciorum edo Rezesvintoren kodea, zori ezberdinarekin, tronua sendotzen saiatuz. Lege zibil batean oinarritutako eta Toledoko XVII. kontzilioan berretsitako arau batzuk onartu zituen juduen aurka. Tomo Regio delakoarekin juduen aurkako politika berrabiarazi zen, eta aurreko legeak zein lege berriak ditu, nagusiki arlo ekonomikoan zentratuak, merkataritza debekua edo zerga handitzea kasu; eta sozialean: judu komunitateen banaketa eta semea 7 urterekin familia kristau bati emateko derrigortasuna. Baina zalantza asko dago lege hauek modu orokorrean praktikan jarri ote ziren. Egikak Elizaren babesa lortzeaz arduratu zen bera hiltzean bere familiak berak Ervigiorenari jasanarazi zion jazarpena jasan ez zezan.

700eko azaroak 15ean, Egikak bere seme Witiza izendatu zuen oinordeko bezala, nori Gallaeciaren gobernua eman zion, bere errege egoitza egungo Tuy herrian ezarriz. Witiza, ordutik, erregetzat hartua izan zen, eta hurrengo bi urteak "elkargobernukoak" deituak izan ziren (txanponetan Regni concordia). Garai honetan bizantziarren lehorreratze bat gertatzen da penintsula ekialdean, eta izurriak zein uzta txarrek, matxinada eta tentsio tokiak sortzen dituzte. Witiza errege bakar bezala geratu zen bere aita Egika 702an hil ondoren.

Sevillako gotzaina izan zen Oppasen eta Coimbrako kristauen kondea zen Sisebutoren aita ere izan zen. Bere oinordekorik ezagunena Hermenegildo Gutiérrez izan zen, Coimbraren birkonkistatzailea X. mendean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Ervigio
Bisigodoen erregea
687-702
Ondorengoa
Witiza
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egika Aldatu lotura Wikidatan