[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Edipo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edipo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaLaius (en) Itzuli
AmaJokasta
Ezkontidea(k)Jokasta, Euryganeia (en) Itzuli eta Astymedusa (en) Itzuli
Seme-alabakIsmene, Eteokles, Polinizes, Antigona eta Laonytus (en) Itzuli

Edipo[1] (antzinako grezieraz: Οἰδίπους Oidípous, eusk. 'oin hantuak') greziar mitologiako alegiazko pertsonaia, Laio eta Jokasta Tebasko errege-erreginen semea. Jaio zenean, aita hil eta amarekin ezkonduko zela iragarri zion orakulu batek. Gurasoek utzi egin zuten hil zedin, baina bizirik iraun zuen, eta berak jakin gabe, iragarritakoa bete zen. Elezahar hori hainbat tragedia ospetsuren iturburu izan zen.[2]

Eskilok eskaini zion trilogiatik, Zazpiak Tebasen aurka baizik ez da geratu. Sofoklesek hiru obra bikain eskaini zizkion: Antigonê (K.a. 442. urte aldera, Antigona), Oidipus tyrannos (K.a. 430. urte aldera, Edipo errege) eta Oidipus epi Kolônô (K.a. 401. urte aldera, Edipo Kolonan). Euripidesek (Phoinissai, Feniziarrak, K.a. 408. urte aldera) eta Senekak (Oedipus) ez zuten Sofoklesek elezahar horri eman zion indarra inola ere gainditu.

Jaiotza eta haurtzaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laiok, Tebasko erregeak, orakuluaren iragarpena jaso zuen: noizbait seme bat izatekoan, umeak heldu izatera iristean, bera hilko zuen, Laiok gazte bat bahitu zuelako aspaldian. Gazte horrek bere burua hil zuen, eta ondorioz, gaztearen aitak jainkoei justizia egitea eskatu zien.

Izan ere, Laiok bere emaztea Jokastarekin seme bat izan zuen. Semea jaiotzerakoan, Laiok umetxoari metalezko zatiekin min egin zion bere oinetan, eta geroago artzain bati eman zion, Laioren ustez, orakulotik ihes egiteko bide bakarra bere semea ondotik kentzea zelako eta. Beraz, Ziteron mendian bertan utzi zuen artzainak, eta geroago beste artzain batek Polibori, Korintoko erregeari, eman zion umea, bere emaztea Meropearekin (Peribea) ezin zuelako umerik izan. Edipo deitu zioten, grezieraz "oin hanpatuak dituena" esanahia duena. Edipo Korintoko errege-erreginen seme biologikoa zela sinetsiz hazi zen.[3]

Gaztaroa eta helduaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edipo nerabe zela hasi zen bere jatorriari buruzko zalantzak izaten eta horiek argitzeko Delfosera joan zen, orakuluarekin mintzatzera eta Pitiak jakinarazi zion aita hil eta amarekin ezkonduko zela. Hori gertatuko zenaren beldurrez, Korinto utzi zuen bere patuarengandik ihes egin nahian. Bere bidaian, Laiorekin eta bere bi esklabuekin topo egin zuen. Haietako batek bidetik kentzea eskatu zion, baina Edipok denbora asko behar izan zuenez, esklabuak bere zaldia hil egin zuen. Erantzun bezala, Edipok Laio eta bere bi esklabu hil egin zituen, jakin barik bere benetazko aita hil egin zuela. Tebasera iritsi zenean, Esfingek jarritako enigmei zuzen erantzun zien. Esfinge sutan jarri eta, bere burua amilduz, hil egin zen. Tebastarrek eskertza erakutsi zioten eta, errege izan zuten Laio ordezkatzeko, Kreontek, Jokastaren neba, Edipo Tebasko errege izendatu zuen, Jokastarekin ezkonduz. Lau seme-alaba jaio ziren: Ismene eta Antigona alabak eta Eteokles eta Polinizes semeak. [4] Baina hogei urteren buruan, izurritea iritsi zen Tebasera. Delfosera bidalitako mezulari baten bidez Edipok jakin zuen izurritea ez zela desagertuko Laioren hiltzailea nor izan zen argituko arte. Edipo hiltzailea blatzen hasi eta Tiresias igarle itsuak jakinarazi zion egia. [3][5]

«

[Edipo Jokastarekin solasean] Eta egia esango dizut, emakume: hirubidetik gertu nengoela, heraldo bat eta zuk diozun bezalako gizon bat, zaldiz tiraturiko orga batean, aurrez aurre agertu zitzaizkidan. Gidariak eta agureak berak bidetik atera ninduten, bortizki. Nik, orduan, amorruz beterik jo nuen gidaria; agureak, bi ahoko pika batez, kolpea bota zidan buruaren erdira.

Ez zuen beste hainbeste jaso bueltan, baina neure makilak, esku honen bitartez, jo eta atzeraka bota zuen, orgatik behera, zerraldo; denak hil nituen.

Laiok nik diodan atzerritar horrekin zerikusirik baldin badu, nor da orain gizakien artean zoritxarrekoena? Nor da jainkoen aurrean gorrotagarriena? Ez herritarrek, ez atzerritarrek, ezin naute etxean hartu, ez nirekin mintzatu; aitzitik, etxe guztietatik bota. Eta neuk ez beste inork ez ditut erakarri neure buruaren gainera halako madarikazioak. Hildakoaren ohea orbandu dut hura hil nuen esku hauekin berekin. Ez al naiz ba gaiztoetan gaiztoena? Ez al naiz ba zikinetan zikinena? Atzerrira jo behar baduk, ezin neure odolekoak ikusi ere egin, ezin neure aberrian hankarik jarri.ç

»

Sofoklesen EDIPO ERREGEtik J. Zaitegi eta J. K. Igerabidek itzulia[6]


Edipok bere begiak erauzi ondoren, alde egin zuen Tebastik, bere alaba Antigonak lagundurik. Jokastak, berriz, bere semearekin ezkonduta zegoela jakin zuenean, bere burua urkatu zuen. Edipo Kolonora joan zen.[5] Bertan Teseo zen errege eta bere babespean egongo da hil arte.[7]

Edipo literatura klasikoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi-galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. «Edipo: anagnorisi adibidea - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-18).
  3. a b Zapiain, Markos. «Edipo» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
  4. «Antigona revisited (I) - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-22).
  5. a b «Edipo - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-22).
  6. Aldekoa, Iñaki eta Olaziregi, Mari Jose. Literatura Unibertsala, EIZIE, Erein, 35. or.
  7. (Gaztelaniaz) Edipo. Universidad Carlos III Madrid.
  8. «Sophocles, Oedipus Tyrannus, line 1» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-22).
  9. «Sophocles, Oedipus at Colonus, line 1» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-22).
  10. «Aeschylus, Seven Against Thebes, line 1» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-22).
  11. «Seneca, Oedipus, line 1» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-22).
  • Brown, A.L. "The End of the Seven against Thebes" The Classical Quarterly 26.2 (1976) 206–19.
  • Carloni, Glauco and Nobili, Daniela. La Mamma Cattiva: fenomenologia, antropologia e clinica del figlicidio (Rimini, 2004).
  • Dallas, Ian, Oedipus and Dionysus, Freiburg Press, Granada 1991. ISBN 1-874216-02-9.
  • Graves, Robert, The Greek Myths
  • Lowell, Edmunds, Oedipus. (Gods and Heroes of the Ancient World), London/New York: Routledge, 2006. ISBN 978-0-415-32935-4.
  • Smith, William; Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology, London (1873). "Oe'dipus"
  • Gaillard, T. Tony, Transgenerational Healing of Oedipus at Colonus, Genesis Editions (2020), Geneva, ISBN 9782940540358, Excerpt on academia.edu

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]