Edinburgheko Errege Behatokia
Edinburgheko Errege Behatokia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Edinburgoko Hiria |
Koordenatuak | 55°55′23″N 3°11′16″W / 55.923192°N 3.187878°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1896 |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Edinburgheko Errege Behatokia Eskoziako Edinburgh hirian dagoen behatoki astronomiko bat da. 146 metroko garaieran dago, Blackford Hill muinoan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1811an Edinburgheko Astronomia Elkartearen sortzaileak ziren hiritar talde batek, John Playfair eskoziar zientzialaria buru zutelarik, Calton Hill izeneko muinoan behatoki astronomi bat ezartzeko proiektuari ekin zioten.
1822an Jurgi IV.a Erresuma Batukoak eskoziar hiriburura burututako bisitaren ondoren "Jurgi Erregearen Behatokia" izena jaso zuen. 1834an Britainiar Gobernuaren diru laguntzaz behatokia eraikitzeaz amaitu zen. Henderson Thomas lehenbiziko Eskoziako Errege Astronomilaria izendatua izan zen. Behatoki honetako lehenengo gailu garrantzitsuena 6,4 hazbete (16 cm) eta 3.5 hazbete (9 cm) neurriko teleskopio bat izan zen.
1852an bigarren Eskoziako Errege Astronomilaria izan zen Charles Piazzi Smythek behatoki astronomiak garaiera handiko mendi eta gailurretan ezartzea otu zitzaion, handik 100 urtera mundu osora hedatu eta burutu ohi den jarduera.
1896an behatokia gaur egungo kokalekura lekualdatu zen.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere liburutegian 1888ko astronomiari buruzko idazlan eta liburuez osatutako Crawford bilduma dago.
Behatokia bera egoteaz gain, astronomia ikerkuntza eta unibertsitate irakaspenerako instalakuntzak ere badaude, bai eta gailu astronomikoen diseinua , proiektuen kudeaketa, teleskopio eta behatoki astronomikoen proiketu eta diseinurako kudeaketa, eta astronomia irakasle eta zientzia-dibulgatzaileen heziketarako ikasgelak ere.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kobrezko gangadun ekialdeko dorrea
-
Dorrea kobrezko ganga aldatu ondoren
-
Behatokiaren multzoa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edinburgheko Errege Behatokiaren webgunea (Ingelesez)