[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Edy Cerri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edy Cerri

Bizitza
JaiotzaSão Paulo1940ko urriaren 9a (84 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0148780 Edit the value on Wikidata

Edi Neide Cerri (São Paulo, 1940ko urriaren 9a), Edy Cerri izenez ezagunagoa, brasildar aktore ohia da[1].

Josephina Rovini Cerriren alaba, Edy Cerri 1940ko urriaren 9an jaio zen São Paulon[1]. Oso goiz hasi zen telebistan lanean, eta 1954an Narizinhoren papera lortu zuen Sítio do Picapau Amarelo haurrentzako telesailaren lehen bertsioan, Júlio Gouveiak eta Tatiana Belinkyk gonbidatuta[2]. Telesail horren beste bi bertsiotan paper bera bete zuen 1964-1965 eta 1967-1968 urteetan[3][4].

Gaztea zela, TV Cultura kateko Escrava do Silêncio, As professorinhas, O Tirano, O Moço Loiro eta Sangue Rebelde telenobeletan parte hartu zuen. Geroago TV Recorden jarraitu zuen bere ibilbide profesionala, Ana, As Professorinhas, Algemas de Ouro, Seu Único Pecado, As Pupilas do Senhor Reitor, Os Deuses estão Mortos, Quarenta Anos Depois, O Tempo não Apaga, Vendaval eta Vidas Marcadas telesailetan antzeztuz[2]. Antzerkian eta iragarkietan ere jardun zuen[1].

1970eko hamarkadan aktore karrera utzi zuen eta magisteritzan lizentziatu zen. 1971n Walter Genoveserekin ezkondu zen, eta harekin alaba bat du, Adriana[1].

Urteak Izenburua Pertsonaia Oharrak
1953 Grande Teatro Infantil Gardano Hainbat pertsonaia Hiru ataletan: A Bela Adormecida, A Bela e a Fera eta Branca de Neve e os 7 Anões[1]
1954-1958 Teatro da Juventude Tupi Hainbat pertsonaia
1954-1963 Sítio do Picapau Amarelo Narizinho
1958 Os Dez Mandamentos
1959 Angélika
1964-1965 Sítio do Picapau Amarelo Narizinho [3]
1965 O Moço Loiro Honorina
Escrava do Silêncio Denise
As Professorinhas Edy
O Tirano Lúcia
Amor de Perdição
1966 Sangue Rebelde Isabel
1967-1968 Sítio do Picapau Amarelo Narizinho [4]
1968 As Professorinhas Regina
Ana Patrícia
1969 Seu Único Pecado Suely
Algemas de Ouro Cássia
O Bolha Ângela
1970 As Pupilas do Senhor Reitor Mariazinha
1971 Os Deuses Estão Mortos Inês irakaslea
Quarenta Anos Depois
1972 O Tempo Não Apaga Carminha Monteiro
Quero Viver Nina Evangelista do Amaral
1973 Vendaval Candinha
Vidas Marcadas Edith
Urtea Izenburua Pertsonaia[1]
1956 Rosinha
1957 Dias Felizes
Voyage a Trois
1959 O Diário de Anne Frank Anne Frank

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Portugesez) «Edy Cerri» Elenco brasileiro 2022-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  2. a b (Portugesez) «Edy Cerri» Museu Brasileiro de Rádio e Televisão (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  3. a b (Portugesez) «Sítio do Pica-pau Amarelo (1964)» Infantv 2016-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  4. a b (Portugesez) «A TV Bandeirantes abre as portas para o Sítio do Pica-Pau Amarelo» Lobato.com.vc 2021-12-28 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]