[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Emakumezkoen Hirugarren Federazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumezkoen Hirugarren Federazioa
(2023 artean "Lehen Nazionala")
Tercera Federación Femenina
Antolatzailea Real Federación Española de Fútbol
Konfederazioa UEFA
Sorrera 2019-20
Eremua Espainia Espainiar Estatua
Taldeak 14 taldeko 8 multzo
Maila 3
Igoera 2. Federazioa
Jeitsiera Euskal Ligara
Nafarroako Ligara
Garaipen gehien Real Sociedad B (2)
Txapelduna Eibar B (2023-24)
Webgunea www.lfp.es

Emakumezkoen Hirugarren Federazioa (2023 artean Emakumezkoen Futboleko Lehen Nazionala) Espainiako emakumezkoen futbolean dagoen laugarren mailako liga txapelketa da. 2019-2020 denboraldian sortu zenean hirugarren maila zen baina 2022an maila bat jeitsi zuen. Euskal taldeak II multoan kokaturik daude errioxarrekin batera.

2019-2020 denboraldian Bigarren mailako bi multzo eratu ziren, iparraldekoa eta hegoaldekoa. Aurreko denboraldiko 30 talde onenek osatu zuten eta gainerakoak Lehen Nazionaleko zazpi multzotan kokatuta gelditu ziren. Aurreneko denboraldia martxoan eten behar izan zen COVID-19 pandemiaren erruz eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen. Bigarren denboraldia ere baldintzatu zuen COVID-19 pandemiak eta multzo bakoitean bi multzo antolatu ziren, A eta B.

2022-23 denboraldian maila bat jeitsi zuen Federazioaren bi maila tartekatu baitziren gainean.

Lehen Nazionala (3. maila)
Denboraldia Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2019-20 Añorga Bizkerre San Ignacio
2020-21 A: Pradejón Osasuna B EdF Logroño B
B: Real Sociedad B Añorga Bizkerre
2021-22 Bizkerre Osasuna B Athletic C
Lehen Nazionala (4. maila)
Denboraldia Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2022-23 Real Sociedad B Eibar B Burgos
Hirugarren Federazioa (4. maila)
Denboraldia Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
2023-24 Eibar B Burgos Añorga

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]