Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga
Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga | |
---|---|
Sorrera | 2010- 2017 (azkena) |
Antolatzailea | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Parte-hartzaileak | Gipuzkoako traineruak + gonbidatuak |
Modalitatea | Liga formatua |
Garaipen gehien | Zumaia (3) |
Azken ekitaldia | 2017 (azkena) |
Irabazlea(k) | San Juan |
Webgunea | Gipuzkoako Arraun Federazioaren webgunea |
Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Liga 2010ean sortu zen Gipuzkoan zeuden emakumezkoen traineruei estropadak jokatzeko aukera emateko. Zumaiak hiru Liga eskuratu zituen eta azken txapelduna San Juan izan zen. 2018an ETE Liga sortu zen eta Gipuzkoako Ligaren tokia hartu zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2010 | Getaria-Tolosa | Zumaia | San Juan |
2011 | Getaria-Tolosa | Zumaia | San Juan |
2012 | Zumaia | Getaria-Tolosa | San Juan |
2013 | Zumaia | Hibaika | San Juan |
2014 | San Juan | Zumaia | Hibaika |
2015 | Zumaia | San Juan | Hibaika |
2016 | Hibaika | San Juan | Orio |
2017 | San Juan | Hibaika | Orio |
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarren |
---|---|---|---|
Zumaia | 3 | 3 | 0 |
San Juan | 2 | 2 | 4 |
Getaria-Tolosa | 2 | 1 | 0 |
Hibaika | 1 | 2 | 2 |
Orio | 0 | 0 | 2 |
Patroiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patroia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Nagore Osoro | 3 | 2012, 2013, 2015 |
Olatz Aldalur | 2 | 2010, 2011 |
Inder Paredes | 1 | 2014 |
Aiala Uribelarrea | 1 | 2016 |
Naroa Galdos | 1 | 2016 |
Nerea Perez | 1 | 2017 |
Ligak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Taldeak | Estropadak |
---|---|---|
2010 | 5 | 5 |
2011 | 6 | 6 |
2012 | 6 | 6 |
2013 | 7 | 8 |
2014 | 6 | 8 |
2015 | 9 | 10 |
2016 | 9 | 14 |
2017 | 10 | 14 |
Parte hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Parte hartzeak | Urteak |
---|---|---|
San Juan | 8 | 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 |
Orio | 8 | 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 |
Zumaia | 6 | 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015 |
Getaria | 6 | GT: 2010, 2011, 2012, GZ: 2014, 2015, 2016 |
Hibaika | 6 | 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 |
Hondarribia | 5 | 2010, 2011, 2012, 2013, 2016 |
Zarautz | 4 | Z: 2013, GZ: 2014, 2015, 2016 |
Tolosa | 3 | GT: 2010, 2011, 2012 |
Hernani | 3 | 2015, 2016, 2017 |
Arraun Lagunak | 3 | 2015, 2016, 2017 |
Bizkaia | 2 | 2011, 2013 |
Colindres | 2 | 2015, 2016 |
Deustu | 2 | 2016, 2017 |
Donostiarra | 1 | 2017 |
Santoña | 1 | 2014 |
Oiartzungo Itsaslapurrak | 1 | 2015 |
Portugalete | 1 | 2017 |
Lea Artibai | 1 | 2017 |
Castreña | 1 | 2017 |
- GT: Getaria-Tolosa
- GZ: Getaria-Zarautz
- Z: Zarautz
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako I Liga (2010)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bost traineruk hartu zuten parte eta bost estropada jokatu ziren. Estropadak Donostian, Orion, Pasaian, Getarian eta Hondarribian izan ziren eta bakoitzean traineru batek deskantsoa hartu zuen. Getaria-Tolosak bere lau estropadak irabazi zituen eta Zumaia Pasaiako estropadan nagusitu zen.
Sailkapen orokorra:
Postua | Trainerua | Puntuak | Patroia | Garaipenak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Getaria-Tolosa | 16 | Olatz Aldalur | 4 | Donostia, Orio, Getaria, Txingudi |
2 | Zumaia | 13 | Maider Urbieta | 1 | Pasaia |
3 | San Juan | 10 | Ines Etxeberria | ||
4 | Orio | 7 | Nadeth Agirre | ||
5 | Hondarribia | 4 | Amaia Arrizabalaga |
Gipuzkoako II Liga (2011)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreko urteko traineru berak aritu ziren eta Liga Nagusiarekin kordinatuz lehenengo aldiz lortu zen elkarteek astebururo estropada bat izatea. Urte honetan Bizkaiak ere parte hartu zuen gonbidatu gisa. Hasieran Ligarako punturik ez zuela jasoko esan bazen ere, azkenean sailkapen nagusian sartzea erabaki zen.
Postua | Trainerua | Puntuak | Patroia | Garaipenak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Getaria-Tolosa | 29 | Olatz Aldalur | 4 | Pasaia, Zumaia, San Pedro, Txingudi |
2 | Zumaia | 25 | Nagore Osoro | 2 | Getaria, Orio |
3 | San Juan | 20 | Inder Paredes | ||
4 | Bizkaia | 12 | Aiala Uribelarrea, Libe Soroa | ||
5 | Orio | 10 | Nadeth Agirre | ||
6 | Hondarribia | 8 | Zuriñe Alberdi |
Gipuzkoako III Liga (2012)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei estropadak osatu zuten liga. Lehenengo bi jardunaldiak Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak izan ziren. Zumaiak nahiko erraz irabazi zuen.
Postua | Trainerua | Puntuak | Patroia | Garaipenak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Zumaia | 40 | Nagore Osoro | 5 | Portugalete, Donostia, Pasaia, Orio, Txingudi |
2 | Getaria-Tolosa | 31 | Olatz Aldalur | 1 | Zarautz (Gip. Liga) |
3 | San Juan | 30 | Inder Paredes | ||
4 | Hibaika | 20 | Aiala Uribelarrea | ||
5 | Orio | 18 | Nadeth Agirre | ||
6 | Hondarribia | 7 | Zuriñe Alberdi |
Gipuzkoako IV Liga (2013)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortzi estropadak osatu zuten liga eta orduan ere Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak kontutan hartu ziren. Zazpi traineru aritu ziren lehian, sekula baino gehiago. Tartean Bizkaia aritu zen, eta estropada bat ere antolatu zuen Liga honetarako, Plentzian hain zuzen ere. Santoñak ere jokatu zituen hiru estropada, honek ligaz kanpo, gonbidatu gisa.
Postua | Trainerua | Puntuak | Patroia | Garaipenak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Zumaia | 55 | Nagore Osoro | 7 | Pasaia, Marina de Cudeyo, Euskolabel Bandera, Iberdrola (Pasaia), Plentzia, Getaria eta Zarautz (Gip. Liga) |
2 | Hibaika | 42 | Aiala Uribelarrea | 1 | Txingudi Bandera |
3 | San Juan | 42 | Inder Paredes | ||
4 | Orio | 32 | Nadeth Agirre | ||
5 | Bizkaia | 23 | Iraide Ruiz | ||
6 | Zarautz | 14 | Nerea Perez | ||
7 | Hondarribia | 13 | Zuriñe Alberdi | ||
- | Santoña | - | Alba Rocillo |
Gipuzkoako V Liga (2014)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortzi estropadak osatu zuten liga eta berriz ere Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak kontutan hartu ziren. Sei traineru aritu ziren lehian, bost gipuzkoar eta Santoña kantabriarra. Gipuzkoatik kanpora hiru estropada jokatu ziren, Marina de Cudeyo eta Astillero Kantabrian eta Ondarroako Bandera Bizkaian.
Postua | Trainerua | Puntuak | Patroia | Garaipenak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | San Juan | 42 | Inder Paredes | 5 | Pasaia, Euskolabel Bandera, Getaria, Ondarroa eta Zarautz (Gip. Liga) |
2 | Zumaia | 37 | Nagore Osoro | 1 | Trintxerpe |
3 | Hibaika | 36 | Aiala Uribelarrea | 2 | Marina de Cudeyo eta Astillero |
4 | Orio | 29 | Nadeth Agirre | ||
5 | Getaria-Zarautz | 16 | Izaro Lestayo | ||
6 | Santoña | 8 | Naiara Fernandez |
Gipuzkoako VI Liga (2015)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamar estropadak osatu zuten liga eta Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak ere barnean egon ziren. Partehartzaileak bederatzi izan ziren, zortzi gipuzkoar eta kantabriar bat. Hauetatik lau debutariak ziren, Hernani, Donostiarra-Arraun Lagunak, Oiartzungo Itsaslapurrak eta Colindres kantabriarra.
Orioko Bixigu egunean eta Zumaian Euskotren Ligako traineruak ez ziren aritu egun berean estropada baitzuten liga nagusian eta gainontzeko traineruek bakarrik egin zuten lehia. Ligako sailkapenerako puntuazioan Euskotren Ligako emaitzak 1-4 postuetarako erabili ziren eta gainontzekoak 5-9 postuetan sartu ziren.
Postua | Trainerua | Puntuak | Patroia | Garaipenak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Zumaia | 81 | Nagore Osoro | 5 | Pasaia (San Juan), Zarautz (Gip. Liga), Zumaia, Euskolabel (Donostia) eta Getaria |
2 | San Juan | 74 | Nerea Perez | 2 | San Pedro eta Colindres |
3 | Hibaika | 68 | Aiala Uribelarrea | 1 | Ondarroa |
4 | Orio | 62 | Nadeth Agirre | ||
5 | Zarautz-Getaria | 53 | Izaro Lestayo | 2 | Bisigu eguna (Orio) eta Zumaia |
6 | Hernani | 36 | Malen Oiartzabal | ||
7 | Donostiarra-Arraun Lagunak | 34 | June Lakuntza | ||
8 | Oiartzungo Itsaslapurrak | 16 | Zuriñe Alberdi | ||
9 | Colindres | 13 | Naiara Fernandez |
Gipuzkoako VII Liga (2016)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamalau estropadak osatu dute liga (puntuagarriak 12 izango dira) eta Emakumezkoen Traineru Ligarako sailkapen estropadak ere barnean daude. Partehartzaileak bederatzi dira, zazpi gipuzkoar, bizkaitar bat eta kantabriar bat. Deustu izango da aurtengo berritasuna eta Hondarribia itzuli da bi urteren ondoren. Bestalde Zumaia faltako da aurtengo edizioan.
Hibaikak aurreneko Liga eskuratu du.
Postua | Trainerua | Puntuak | Patroia | Garaipenak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Hibaika | 100 | Aiala Uribelarrea, Naroa Galdos | 6 | Iberdrola (San Juan), Getaria, Errenteria, Pasaia, Zarautz A.E. eta Colindres |
2 | San Juan | 99 | Inder Paredes | 6 | Txingudi, Deustu, Orio¹, Euskolabel¹, Ondarroa eta Errenteria |
3 | Orio | 89 | Nadeth Agirre | ||
4 | Arraun Lagunak | 66 | June Lakuntza, Andrea Astudillo | 1² | Bisigu eguna (Orio) |
5 | Zarautz-Getaria | 62 | Izaro Lestayo | 1² | Zumaia |
6 | Hernani | 45 | Añarbe Kalonje | ||
7 | Deustu | 37 | Estizen Duque | ||
8 | Hondarribia | 24 | Estibaliz Gezala | ||
9 | Colindres | 10 | Jesica González |
- ¹ Emakumezkoen Traineru Ligako estropadak (Orio eta Euskolabel)
- ² Hiru talde nagusiak Emakumezkoen Traineru Ligan aritzeagatik ez zuten parte hartu eta beraz ez zen puntuagarria izan.
Gipuzkoako VIII Liga (2017)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamalau estropadak osatu dute liga, 12 Ligarako berariaz antolatuak eta Euskotren Ligako sailkapen estropada biak. Hamar partaide izango ditu, sei gipuzkoar, hiru bizkaitar eta kantabriar bat. Aurten ere Zumaia faltako da, ezin izan baitu trainerua osatu. Berritasunak ere badaude, esate baterako bi traineru donostiar (Arraun Lagunak eta Donostiarra), bi bizkaitar berri (Lea Artibai eta Portugalete), eta honetaz gain aurtengo kantabriarra ere debutaria da (Castreña).
Postua | Trainerua | Puntuak | Patroia | Garaipenak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | San Juan | 127 | Nerea Perez, Izaro Lestayo |
10 | Deustu, Fegemu (S.Juan), Portugalete, Donostiarra, Arraun Lagunak, Euskotren Bandera¹, Bisigu eguna (Orio), Castro Urdiales, Pasaia, Ondarroa |
2 | Hibaika | 117 | Naroa Galdos | 3 | Orio¹, Hernani, DYA |
3 | Orio | 107 | Nadeth Agirre | ||
4 | Arraun Lagunak | 83 | Andrea Astudillo | ||
5 | Hernani | 76 | Miren Garmendia | 1 | Madalen Jaiak² |
6 | Deustu | 66 | Aiala Uribelarrea | 1 | Lekeitio² |
7 | Donostiarra | 58 | Erika Gonzalez | 1 | Aste Nagusia² |
8 | Portugalete | 42 | Iraide Ruiz | ||
9 | Lea Artibai (Lekittarra-Ondarroa) | 23 | Nahia Aboitiz | ||
10 | Castreña | 11 |
- ¹ Emakumezkoen Traineru Ligako estropadak (Orio eta Euskotren)
- ² Errenterian jokaturiko Madalen Jaietako estropada, Lekeitioko Bandera eta Donostiako Aste Nagusiko bandera ez ziren puntuagarriak izan Euskotren Ligako traineruak falta zirelako.