Emu Bay Shale
Emu Bay Shale (euskaraz: «Emuaren badiako eskistoa») Australiaren hegoaldean kokaturik dagoen aztarnategi bat da. Kanbriarreko leherketako fosil ugari aurkitzen dira bertan, trilobiteak batez ere.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emu Bay badiako ekialdean kokaturik dago aztarnategia. White Point konglomeratutik 8 kilometrotara dagoen Big Gully herrian aurkitu dira fosilak[1]. 50 espezietik gora deskribatu dira, trilobitoak gehienbat[2] baina baita beste artropodo batzuk eta gorputz biguneko hainbat animaliren fosilak ere (poliketoak, belakiak, brakiopodoak, hiolitoak, lobopodioak...)[3].
Kanbriar garaiko estratuak agertzen dira bertan, duela 530 eta 510 milioi urte artekoak[4]. Kanadako Burgess Shale eta Txinako Chengjang biotarekin antzekotasun handiak dituze beraz[1]. Apatito eta kareharrietan animalien ehun bigunak bikain mineralizatu dira eta detaile handiko fosilak atera dira.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Emu Bay Shalen aurkituriko hainbat fosilen zerrenda[5]:
- Trilobitoak:
- Balcoracania
- Emucaris
- Emuella
- Estaingia
- Holyoakia
- Kangacaris
- Megapharanaspis
- Redlichia
- Gainerako artropodoak:
- Anomalocaris
- Isoxys
- Oestokerkus
- Tuzoia
- Wisangocaris
- Bestelako animaliak:
- Chancelloria
- Myoscolex
- Palaeoscolex
- Vetustovermis
- Wronascolex
Anomalocarisaren begia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011 urtean begi konposatu handien zazpi fosil aurkitu ziren, tartean bikain kontserbaturiko Anomalocarisen begia[6]. Trilobiteena baino 30 aldiz ikusmen zorrotzagoa zuela ikusi da. 16.000 lente kontatu zaizkio[6], burruntziak baino ez ditu lente gehiago (28.000). Honek artropodoetatik oso gertu kokatzen du, aurrez ere uste zen bezala. Begi konposatuen garapena hanka artikulatuena baino lehenago gertatu zela ere erakusten du aurkikuntza honek.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Balcoracania dailyi.
-
Estaingia bilobata.
-
Redlichiida takooensis.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Edgecombe, Gregory D.; Lee, Michael S. Y.; Gehling, James G.; Jago, James B.; García-Bellido, Diego C.; Paterson, John R.. (2016-01-01). «The Emu Bay Shale Konservat-Lagerstätte: a view of Cambrian life from East Gondwana» Journal of the Geological Society 173 (1): 1–11. doi: . ISSN 0016-7649. (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Pocock, K. J.. (1970). The Emuellidae, a new family of trilobites from the Lower Cambrian of South Australia. Palaeontology. 13:, 522–562 or..
- ↑ Jago, James B.; García-Bellido, Diego C.; Gehling, James G.. (2016). An early Cambrian chelicerate from the Emu Bay Shale, South Australia. Palaeontology. 59 (4):, 549–562 or..
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2009-10-13 (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ Glaessner, M. F.. (1979-01-01). «Lower Cambrian Crustacea and annelid worms from Kangaroo Island, South Australia» Alcheringa: An Australasian Journal of Palaeontology 3 (1): 21–31. doi: . ISSN 0311-5518. (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
- ↑ a b (Ingelesez) Thursday, 8 December 2011 Anna SallehABC. (2011-12-08). «Cambrian predator had killer eyes» www.abc.net.au (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).