Drina
Drina Drina (bs), Дрина (sb) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 346 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°20′55″N 18°50′22″E / 43.3486°N 18.8394°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 19.570 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) |
Ur-emaria | 125 m³/s |
Bokalea () | Sava |
Drina (bosnieraz: Drina, serbieraz: Дрина) Balkanetako ibaia da, 206 kilometroz Bosnia-Herzegovina eta Serbiaren arteko muga egiten duena. Montenegroko Dinariar Alpeetatik datozen Tara eta Piva ibaien elkargunean sortu eta 346 km aurrerago Sava ibaira isurtzen da. Izena ibaiaren latinezko deituratik dator (Drinus).
Ibaiak Bosnia-Herzegovinako Foča, Goražde, Višegrad, Bratunac, Zvornik eta Janja, eta Serbiako Ljubovija, Mali Zvornik, Banja Koviljača, Loznica, Lozničko Polje eta Badovinci zeharkatzen ditu.
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Drinaren emaria 1979 eta 2013 artean neurtua izan da Radaljen (Savarekin elkartu baino 76 km gorago)[1]. Emari handiena apirilean du (574 m³/s), eta txikiena abuztuan (124 m³/s).
Drinaren batez besteko emariak (m³/s), Radaljen neurtuak
Datuak: 1979 eta 2013 artean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Drina, Characteristic values: River flow (m3/s) Hidmet.gov.rs