[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Dirze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dirze
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaIsmenus (en) Itzuli, Akeloo eta Helios
Ezkontidea(k)Lycus (en) Itzuli
Seme-alabakLycus (en) Itzuli

Greziar mitologian, Dirze (grezieraz Δίρκη) lamia bat zen, Likoren emaztea eta Dioniso jainkoaren apaiz anderea.

Egile ezberdinak, ez dira ados jartzen Dirzeren aita nor zen azaltzerakoan. Honela, Dirze, Akeloo, Ismeno edo Asopo ozeaniden edo Apolo edo Helios jainkoen alaba bezala agertzen da.

Tebaseko tronuko usurpatzailea zen Likorekin ezkonduta zegoela, bere senarraren iloba zen Antioperi, sufrikario jasanezin bat pasarazi zion. Antiope, eurekin bizi zen honen senarrak arbuiatu zuenetik. Antioperen senarrak, Likoren iloba, esklabu bezala tratatzen zuen, bere edertasunagatik inbidiak jota eta Liko berataz maiteminduta zegoela zioten zurrumurruen ondorioz. Bere senarrarekin oheratu izana leporatu zion, eta gozatu egin zuen bere mototxetatik tirakada basatiak emanez eta aurpegia atzamarkatuz. Bere gorroto biziak, zoritxarreko Antiope, ilunetan giltzapetzera eraman zuen, edateko ura ere ukatuz. Baina Antiopek ihes egitea lortu zuen, eta Ziteron mendira ihes egin zuen, bertan bizi baitziren bere semeak. Hauek, euren ama mendekatuz, Tebas eraso zuten, Liko tronutik bota zuten eta Dirze, hil arte arrastan eraman zuen zezen batetara lotu zuten. Ondoren, Dirzeren gorpua, ordutik, lamia honen izena daraman iturburu batetara bota zuten, hiltzaileek bertan bota zutelako edo iturburua bera, Dionisoren erabakiz, Dirzeren gorputik bertatik agertu zelako.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]