Dip (mitologia)
Dip Kataluniako mitologiaren izakia da. Itxura zakur batena du, iletsu eta gaiztoa, eta deabruaren mezularia da. Hanka batetik herrena da. Elikatzeko jendeari odola xurgatzen dio. Tarragonako Pratdip herrian tradizioa bizirik da eta bertako armarrian jasota dago. Tradizioa gutxienez XVI. mendekoa da.[1]
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairaren arabera, dip izaki hauek aberei odola xurgatzen diete. Gauez irteten dira eta haien biktimen artean tabernaz taberrna herrian zehar ibiltzen diren gaueko mozkortiak daude. Ikusi dituzten testiguak ez dira ezagutzen. Tradizioaren arabera, Pratdip herriaren izena izaki hauengandik dator, Pratdip edo Dipen larrea. Aipatutako herriaren sarreran oroigarri bat eraiki zaie. XIX. mendean dipak desagertu omen ziren. Antzeko kondairak mundu osoan ezagutzen dira, ezagunenak Ameriketako chupacabras ingurukoak.
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joan Perucho idazleak (1920-2003) Les històries naturals (1960) liburuan banpiro baten historia kontatzen du, Onofre de Dip, animalia desberdinetan bihurtzeko ahalmena duen banpiroarena, alegia.
Artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santa Marina de Pratdip elizaren erretabloan zakur-banpiro hauen irudiak ikus daitezke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Dipen inguruko kondairak.