[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Diol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diol
Konposizioahidroxilo
MotaPoliol
Identifikatzaileak
Gmelin23824
Etilen glikola diol bizinaik laburrena

Kimika organikoan diol edo glikol esaten zaio bi hidroxilo-talde (−OH) dituen ezein konposatu organikori. CnH2n(OH)2 formula orokorra dute[1].

Diol bizinalek hidroxilo-taldeak ondoz ondoko karbono-atomoei lotuta dituzte, adibidez, izotz-kontrako gisa usatzen den etilen glikola.

Diol geminalek bi hidroxilo-taldeak karbono-atomo berari lotuta dituzte, etsenplurako, metanodiola.

Bi hidroxilo-taldeak elkarren urrun dauden karbono-atomoei lotuta egon daitezke, esate baterako, Bisfenol A eta 1,4-butanodiola.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]