Diogenes Laerzio
Diogenes Laerzio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 180 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | 240 (egutegi gregorianoa) (59/60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, biografoa, filosofoa eta filosofia-historialaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Diogenes Laerzio [1](antzinako grezieraz: Διογένης Λαέρτιος, Diogenēs Laertios; fl. c. III. mendea), filosofo grekoen biografoa eta doxografoa izan zen. Ezagutzen den bere lan bakarra Filosofoen bizitzak izeneko liburu sorta da, non filosofo grekoen bizitzak eta pentsaerak deskribatzen baititu. Epigrama bilduma baten egilea ere izan zen, Filosofoen bizitzak lanean aipatzen dituen bertso eta epigrama solte batzuek erakusten dutenez. Lanaren fidagarritasuna eta zorroztasuna historian zehar zalantzan jarri badira ere, filosofia grekoaren iturri garrantzitsua da. Bere pentsaerari buruz ez dago daturik, baina bere lanean oinarrituz epikurearra dela baieztatu da, liburua platonista den emakume bati opa egin bazion ere.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]II. mendeko lehenengo erdian bizi izan zela uste da, Filosofoen bizitzak liburu sortako IX. liburukian II. mendean bizi zan ziren Sexto Enpiriko eta bere ikasle izan zen Saturnino Zitenas aipatzen baititu. Plotino (205-270), berriz, ez du aipatzen. Aldi berean, IV. mende hasierako Sopatro filosofoak Laerzioren lanetan oinarritu omen zen bere Eglogak osatzeko. Horrela, Diogenes Laerzio Alexandro Severoren enperadorearen agintearen inguruan (222–235) bizi izan zela baieztatu da.
Laerzio izenari buruz, Kariako Laerte edo Ziliziako Laerte (azken hau ziurtasun handiagoz) jaioterriari buruzko erreferentzia izan daiteke. Bitiniako Nizeakoa zela ere iritzi izan da. Izena Laertii familia erromatarraren patronimikoa dela edo besterik gabe Laerziades edo Laertesen semea, Ulises alegia, izena besterik ez duela adierazten.[2].
Oharrak eta erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Laerzio Diogenes ere deitu izan zaio historian zehar.
- ↑ (Gaztelaniaz) José Ortíz y Sanz: Vida de Diógenes Laercio, "www.e-torredebabel.com" webgunean
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Smith: Enciclopedy of Greek and Roman Biography and Mythology, "Diogenes Laertius" sarrera, I. bolumena, 1022. orrialdea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Diogenes Laerzio |