[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Dingane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dingane

Bizitza
JaiotzaKwaZulu-Natal, 1795
Herrialdea Zulu Erresuma
HeriotzaLebombo mendiak, 1840 (44/45 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaSenzangakhona kaJama
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakerregea eta monarka

Dingane ka Senzangakhona Zulu (?, c.1795Hlatikhulu basoa, 1840ko urtarrilaren 29a), arruntki Dingane edo Dingaan deitua, zuluen printzea izan zen, 1828an Shaka Zulu bere sasianaia hil ondoren Zulu Erresumako errege bilakatu zena.[1] uMgungundlovu bere hiriburua eta kraal edo gerra-kanpamendu asko, eMakhosini haranean kokatu zuen, Umfolozi Zuriko haraneko Singonyama edo Lehoiaren Muinoan.

Historialari moderno batzuek Dingane Afrikako hegoaldean zulu militarren nagusitasunaren gainbeheraren erantzule izendatu dute. Herriarentzako buruzagi maitatua izanda ere, garai zailetan eskuratu zuen boterea. Zulu Erresuma europar kolonoen esku hondatzea Shakaren agintaldian gerta zitekeen; izan ere, Lurmuturreko Koloniatik kontinentean sartzen ziren kolono horietako askok suzko armak zituzten, eta lantzek ezin zituzten haien kontra ezer gutxi egin.

Dinganek ez zuen Shakaren aginte-dohainik, ezta trebetasun militarrik ere, eta buruzagi errebeldeek ihes egin zioten. Desadostasun hori areagotu egin zen voortrekker etorri berriekiko gatazka armatua piztu zenean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Okoye, Felix N. C., "Dingane: a reappraisal", Cambridge University Press, April 1969. Retrieved 17 March 2011.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Zulu Erresuma
Artikulu hau Zulu Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.