Didier Petit de Meurville
Didier Petit de Meurville | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | François Didier Petit de Meurville |
Jaiotza | Fonds-des-Nègres (en) , 1793ko abenduaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Biarritz, 1873ko apirilaren 27a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte bildumagilea, margolaria eta diplomazialaria |
Didier Petit de Meurville, François-Didier Petit de Meurville bataio izenaz, (Fonds-des-Nègres, Saint-Domingue, 1793ko abenduaren 10a - Biarritz, 1873ko apirilaren 27a) frantses diplomatiko eta margolaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur zelarik, esklaboen altxamendu batetik bizirik irten zen, nahiz eta bertan aita galdu. Bere ama eta anai-arrebekin batera Bostonera joan zen eta urte batzuen buruan Lyonera joan zen bizitzera.[1]
Zeta salerosketa oparoan jardun ondoren, politika arloan zeuzkan harremanen bidez, Frantziako Kontsulorde kargua onartu zuen Alacanten. Levanteko lurretan egindako egonaldi hartan, olio bilduma interesgarria osatu zuen, tamaina erdiko lanekin, eta gaur arte gorde dena.
Baina emaztearentzat ez zen nonbait ona Alacanteko eguraldia, eta lantokia Italiara edo Espainia iparraldera aldatzea eskatu zuen. Donostiara 1857an iritsi zen, Frantziako Kontsul izateko, eta hiri honetan eman zituen 16 urte. Miarritzen hil zen 1873an.
Margotzen zalea zenez, eta bertako paisaiak estimu handian zeuzkanez, gipuzkoar herrietako ikuspegi ugari jaso zituen. Tamaina txikian lan egin arren, eta pinturaren goi-maila urratu ez bazuen ere, artelan onak dira Petit de Meurvillek Gipuzkoaz egindakoak, une batzuetan inpresionismo kutsua ere hartzen zaie, eta gainera, erakusten digute zer-nolakoa zen garai hura. Ibai eta itsasertzeko hainbat lekutan zegoen giro eta topografiaren ikuspegi osoa ematen du, eta inguru jakin batzuetako arkitektura nolakoa zen ere bai.[2][3]
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an, Donostiako Untzi Museoak (egun Euskal Itsas Museoa) erakusketa bat egin zuen bere kostako irudiekin.
Marrazkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Donostia, 1860
-
Azkoitiako bista
-
Iruñea, 1850eko hamarkadan
-
Loreak
-
Urumea ibaiaren itsasoratzea, 1865
-
Ramón Cabrera generala
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Gipuzkoako itsasbazterra Petit de Meurvillerenean (1857-1873)” Erakusketa Untzi Museoan – 2002/06/28 – 2002/09/13. [online:https://itsasmuseoa.eus/images/exposiciones/anteriores/petitdemeurvilleeu.pdf[Betiko hautsitako esteka]] [ikusia: 2020-06-02]. Untzi museoa
- ↑ (Gaztelaniaz) El Ferrocarril del Norte. ondarea.eus.
- ↑ «álbum SIGLO XIX» www.albumsiglo19mendea.net (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).