[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Deontologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeremy Bentham, terminoa asmatu zuen filosofo ingelesa

Deontologia (grekeratik: δέον "zor zaion", λόγος "trataera") Jeremy Bentham izeneko pentsalari britainiarrak erabili zuen lehen aldiz, eta, horrekin, etikaren (morala eta gizakiaren beharrak jorratzen dituen filosofiaren adarra) adar bat izendatzen zuen[1]. Adar horren oinarria honakoa da: eginbeharren oinarriak eta arau moralak aztertzea. Erreferentzia egiten dio arlo zehatz bateko profesionalek bete beharreko eginbeharren eta betebeharren multzo antolatuari. [2]

Medikuen kode deontologikoari hipokratiko esaten zaio. Mediku guztiek derrigorrez egiten dute zin hipokratikoa.

Deontologia etika laboralaren edo profesionalaren barruan dago. Etikan kode deontologikoa dago, lan jarduera bati lotutako printzipio etabalio batzu adierazi ohi dira luzeera handiagoko zenbait dokumentutan. Etika arautzailearen parte batda eta derrigorrez bete behar diren printzipio eta arau batzuk ematen ditu.

Helburuaren ikuspuntutik,bi deontologia mota bereizten dira:

  • Deontologia aplikatua: Eguneroko bizitzaren ebaluazio moral edo etikoan oinarritzen da. Adibidez; zer den egokia egoerajakin batean.
  • Deontologia preskriptiboa: Portaera morala aztertzen du, gizakiak modu baketsuan elkarrekin bizitzeko duen beharrari begira, hau betetzeko arauak beharrezkoak dira.

Termino honekin kontzeptu etikoen esanahiari, zentzuari eta bilakaera historikoari buruzko azterlana izendatzen da. Hasiera batean, bi teoria-multzo nagusi bereizten dira: ezagutzaileak edo deskriptibistak (etika edo morala egiazko ezagutzaren terminoetan ezagut dezakegula esaten dute) eta ez-ezagutzaileak edo ez-deskriptiboak (horietan ez dago ezagutzarik).

Deskribatzaileen artean, naturalistak bereizten dira (termino etikoek gauzen propietate behagarriak deskribatzen dituztela diote), utilitarismoa adibide gisa hartzen dute. Eta, bestalde, teoria ez-naturalistek (balio-judizioak egiazkoak edo faltsuak direla uste dute, baina gauzen ezaugarriak esperientziaren bidez ezin dira behatu), intuizionismoa hartzen dute adibide gisa.

Teoria ez-deskriptibisten barruan, emozionismoa aurki daiteke (baieztapen moralekin ez dugula ezagutza adierazten defendatzen du, emozioak baizik, besteen emozio eta portaeretan eragiteko balio dutenak). Horrez gain preskriptibismoa ere badago (judizio moralak egitean ez ditugula gauzak "diren bezala” deskribatzen, "izan beharko luketena" bezala baizik; hau da, aginduzkoak adierazten ditugu, arauak adierazten ditugu).

Etika normatiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria deontologiko zein teleologikoak bereizteaz gain, hirugarren kategoria bat gehitzen da, bertutearen etika, haiz zuzen ere[3]. Desberdintasun nagusiak gainetik azalduko dira jarraian. Teoria deontologikoek “aurretiaz ezarritako betebeharra” dute kontzeptu nagusitzat eta Immanuel Kantengan inspiratzen dira. Teoria teleologikoak ondorioetan oinarritzen dira eta inspiratzen dituen korrontea utilitarismoa da. Azkenik, bertutearen etika pertsonen jokaeretan oinarritzen da, Aristotelesen korrontea izanik honen oinarri teorikoa.

Aristotelesen arabera, bertutearen etika osatzen duten ezaugarri multzo bat seinala daiteke. Filosofo honentzat, bizi moduetako ordena soziala zuzenki lotua dago euren ordena naturalarekin. Haren ustez, gauzak ona denera joateko joera daukate naturalki. Beste modu batera esanda, Aristotelesen ikuspegitik, naturala den guztia ona da.

Hala ere, teoria hau ez dago kritikagandik libre. Desadostasun gehien sortzen duena beharbada, bere ikuspegiaren absolutizazioa da; izan ere, ezin da probatu guztiz naturala den zerbait existitzen denik.

Beste alde batetik, “naturalak” kontsideratzen ditugun gauza asko kulturak ematen dizkigu. Horrez gain, ezin dugu ahaztu naturak eboluzionatu egiten duela, hau da, ez da estatikoa. Horregatik, aldaketak gasan baditzake, ona den hori ere aldatu egingo litzateke naturarekin batera.

Erdiguneko proposamena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdian geratuko litzateken bidea ideia preskriptibista batean oinarrituko litzateke, baita ikuspegi deontologista batean ere. Hala ere, honek ez du esan nahi ez denik bateragarria beste ikuspegi desberdin batzuekin. Proposamen teorikoa da, baina aldi berean, praktikoa ere bai. Bere ezaugarri nagusiak honako hauek lirateke: ikuspegi moral bat izatea, dialogoaren garrantzia, arrazionalitate praktikoa eta koherentzia eta unibertsalitatea (inpartzialitatearen ideiari lotuta beti ere).

Immanuel Kanten pintura, etikaz eta betebeharraz asko hausnartu zuen filosofoa

Etika kantiarra baieztatzen duten ezaugarriak ere esanguratsuak dira. Kantek, deontologiaren definizioa eman zuenean, erreferentzia betebehar eta obligazioei egin zien, ez zuen gizakiaren patua, helburu edo bizitzan eduki ditzakeen aspirazioei lotutako etika batez hitz egin. Betebeharraren etika batengan fokatzen da, herritarrak erregulatzen edo hauek jarraitu beharreko portaera arauak edo legeak ezartzen dituena.

Esan liteke hau etika independiente eta formala dela, kontuan izanez gero ez duela edukia eskaintzen; ez ditu pauta batzuk ematen “ona” edo “okerra” kontsideratu daitekeen bizi estiloa aurrera eramateko.

Azkenik, unibertsalizazio gaitasunarekin daukan inplikazioa aipatzen du, moral mota eta ez direnen arteko desberdintasuna hautemateko aukera ematen duena.

Aristotelesen teoriarekin gertatzen den bezala, Kanten teoriak kritika ugari jaso ditu denboran zehar:

Lehenik eta behin, Kanti egotzi dakioke, etika gauzak egin behar diren modu zuzenarekin erlazionatzen duenean, kontzeptua unibertsalizatzen ari dela, guztiok modu berean ulertu behar dugula edo dezakegula suposatuz. Dena den, etika moralari lotuta dago, eta hau pertsona edo banako bakoitzaren araberakoa eta partikularra da. Ondorioz, betebeharra seguruenik, ez dugu guztiok berdin ikusten.

Bigarrenik, Kantek nola jokatu behar den ezartzen du, baina ez du esaten hori ona den ala ez. Etika ez da formari buruz bakarrik aritzen, gauzen sakontasuneraino iritsi beharko litzateke.

Azkenik, Kant ahaztu egiten da gizakiaren sentimenduez, suposatuz betebeharraren arabera soilik jokatu behar dela, ez gure benetako nahimena edo sentimenduen arabera. Zentzu horretan, betebeharra jarraitzeak zoriontasunetik aldendu gaitzake.

Etika profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deontologiaren definizioa “betebeharraren zientzia edo tratatu”  litzateke, grezierazko deontos (deonen genitiboa), “betebehar” esan nahi duena, eta logos, “diskurtso tratatu”, osatzen da. Jeremy Bentham eskola utilitaristako filosofo ingelesak erabili zuen lehen aldiz, maila pribatuan zein publikoan zuzena dena argudiatzeko. Deontologiak, gaur egun, interes publikoko lanbidetzat hartzen diren eta bezeroarekiko lotura eskatzen duten lanbideetan sortzen diren betebeharren azterketara jotzen du batez ere. Halaber, garapen profesionala ematen du eskakizun etiko objektiboen ikuspegiak, gizakiarengan, bere duintasunean eta bere naturan, lanbidearen nolakotasunean kodifikatuta edo ez egon, errespetatu behar direnak.

Beraz, etika profesionala gizaki ororen kontzientzia morala da, eta horrek motor, balazta edo norabide gisa balio du; hori unearen eta kasuen araberakoa da, eta horrek aukera ematen du portaera profesionalean okerrak ez izateko, etikak zer egin behar duen edo ez arautzeaz gain, nola egin behar duen ere arautzen du. Arau etikoen arabera jokatzeak aukera ematen du egoera horiek kontzientziarik gabe konpontzeko.

Eboluzio baten ondorioz etika eta morala nahasten dira, baina alde handia dago. Moralak arauak irakasten ditu ongia egiteko eta gaizkia saihesteko. Aldiz, etika gizakiaren moralaz eta betebeharrez diharduen alderdi filosofikoa da. Hori dela eta, profesionalek lanbidearen zentzua izan behar dute, ondasun edo helburu bat lortu nahi dutenean. Bizitza sozialerako ezinbestekoa den zerbait.

Hori egiteko, subjektuak ohiturak edo bikaintasunak lantzea eskatzen du, eta egiten duen ekintza; azkenik, jarduera profesionala ez da jarduera isolatua, komunitarioa baizik; beraz, garrantzitsua da profesionalak zerbitzu justua eta lan ona eskaintzea, hori da dagokiona eta bezeroentzat ona dena.

Etika eta morala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etika terminoa grezierazko êthos (karakter) dator eta moral hitza latinetik, mos−moris  (ohitura). Biek erro semantiko bera daukate, beraz, esanahi original berbera. Etika eta morala, etimologikoki, identifikatu egiten dira eta “ohituren zientzia” bezala definitzen dira. Dena den, denborarekin bi hitzak esanahi desberdinetara eboluzionatu dute.

Etika eta moral kontzeptuak erabilera desberdinetara moldatzen dira autorearen, garaiaren edo korronte filosofikoaren arabera. Arrazoi horrengatik, beharrezkoa da bi terminoen ezaugarriak identifikatzea bien arteko desberdintasun eta berdintasunak ezartzeko.

Moralak gizarteak ezartzen dituen jokabide arauei egiten die erreferentzia. Arau hauek belaunaldiz belaunaldi igarotzen dira, denborarekin eboluzionatu egiten dira eta beste gizarte edo denbora historikoen arauekiko desberdintasunak dituzte. Arau moral hauek bilatzen duten azken helburua gizarteko kideen jokabidea orientatzea da.

Bere aldetik, etika pertsona batzuen mentalitatearen barnean gertatzen den faktua da; hau da, pertsona batek dituen arau, printzipio eta arrazoi multzoa, bere jokabide propioari ezartzen dizkionak.

Deontologia eta kontsekuentzialismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deontologia eta kontsekuentzialismoa teoria etiko motak dira. Bi eredu etikoek "ona" denari buruzko edo balio moralari buruzko ikuskera desberdinak dauzkate. Deontologia ekintzarako printzipioetan oinarritzen da, eragile moral baten gain erortzen diren betebeharretan (adibidez, egia esatea); konsekuentzialismoak, berriz, ekintza moral baten ondorioetan balio, moralari erantzuna ematea bilatzen du (adibidez, askorentzat onura edo plazer handiagoa).

Azken berrogei urteetan, konsekuentzialismoak hainbesteko bilakaera izan du, non gaur egun ezaugarri garrantzitsuak partekatzen dituen teoria deontologikoekin; hala ere, bien artean ezinbesteko desadostasuna dago. Desberdintasun hori giza arrazoimen praktikoaren benetako dimentsioetan ikusten da[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) [http://www.unionprofesional.com/estudios/DeontologiaProfesional_Codigos.pdf Deontología Profesional: los códigos éticos. ] Unión Profesional.
  2. (Gaztelaniaz) Deontología (profesional). 2022-02-06 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  3. (Gaztelaniaz) Chiesa, Mecca. (2003). Sobre la meta-ética, normativa y el conductismo. Revista Latinoamericana de Psicología, 289-297 or..
  4. (Gaztelaniaz) Cejudo, Rafael. (2010). Deontología y Consecuencialismo: Un enfoque informaciona. CRÍTICA. Revista Hispanoamericana de Filosofía.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]