[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Daniel ekaitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel ekaitza
Irudia
MotaMediterranean tropical cyclone (en) Itzuli
uholde
Honen parte da2023 floods in Europe (en) Itzuli eta 2022–23 European windstorm season (en) Itzuli
Denbora-tarte2023ko irailaren 4a - 2023ko irailaren 13a
Data2023ko iraila
KokalekuGrezia
Bulgaria
Turkia
Libia
Malta
Italia
HerrialdeaLibia, Turkia, Bulgaria eta Egipto
Mantendutako gehienezko haizea85 km/h
Pertsona hilak5.300
Pertsona zaurituak7.000
Pertsona desagertuak10.000

Daniel ekaitza, Daniel zikloia bezala ere ezaguna, inoiz erregistratu den mediterranear tropikal motako zikloirik hilgarriena izan zen, baita 2023an izan zen fenomeno meteorologiko hilgarriena ere. Libian kalte katastrofikoak eragin zituen eta Europako hego-ekialdeko zenbait lekutan ere eragin handia izan zuen.[1]

Prozesu metereologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso Jonikoaren gaineko presio txikiko eremu bat garatu zen, gainazaleko tenperatura bat zuena trantsizio tropikaleko tartearen barruan. Irailaren 4an, asaldura atmosferiko bat hegoalderantz mugitu zen Balkanetako penintsularen gainean, eta euri-jasak eragin zituen, bereziki Tesalia eskualdean.[2] Sistema Mediterraneo itsasoko zikloi bihurtu zen hurrengo egunean eta Heleniar Meteorologia Zerbitzu Nazionalak Daniel ekaitz izendatu zuen. Hurrengo egunetan, sistema hego-ekialderantz mugitu zen. Gero, ekaitzak lurra jo zuen Libiako Bengasi hiritik hurbil. Irailaren 10ean, Daniel ekialderantz joan zen eta lur barruan jarraitu zuen hondar-depresio batean endekatu aurretik, aire lehorraren eta geroago lurraren arteko interakzioa zela eta. Ekaitza erabat desagertu zen irailaren 11n.

Eragina eta kalteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalte handienak Grezian,[3] Bulgarian, Turkian eta, batez ere, Libian izan ziren. Guztira 11.300 hildako baino gehiago eragin zuen eta ekonomikoki izugarrizko txikizioa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]