[go: up one dir, main page]

Edukira joan

David O'Hara

Wikipedia, Entziklopedia askea
David O'Hara
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Patrick O'Hara
JaiotzaGlasgow1965eko uztailaren 9a (59 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaLourdes Secondary School (en) Itzuli
Central School of Speech and Drama
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, aktorea, telebista-aktorea eta zinema ekoizlea

IMDB: nm0641244 Allocine: 4155 Allmovie: p53466 Edit the value on Wikidata

David Patrick O'Hara (1965eko uztailaren 9a, Glasgow) zinema eta telebistako eskoziar aktore bat da.

Glasgow hirian jaio zen, aita Patrick O'Hara, eraikuntzako langilea, eta ama berriz Martha Scott da. Glasgow hiriko biztanle askoren antzera irlandar jatorriko familia batekoa da.

Telebistako telesaila ugaritan antzeztu izan du, horietatik aipagarriena Estatu Batuetako The District telesaila, azken hau Erresuma Batua eta Irlandara itzultzeko asmoz denboraldi batez laga zuelarik.

Gure artean, bere aurpegia ezaguna baldin bada, Braveheart filma ospetsuan Irlandar Eroaren papera antzezteagatik da, filma honetan William Wallace (Mel Gibson) pertsonaiaren lagunmin, adajotzaile eta zaindari pertsonala bilakatu zen. Irlandako Uhartearen jabea zela aipatzeko inozenteki erabiltzen zuen esaldia ospetsu bilakatu zen: "Nire Uhartea da". Bestalde Some Mother's Son filman Aidan Quinn irlandar aktorearekin batera 1981ean Bobby Sands IRAko ekintzailearekin batera gose greba bat burutu zuten talde horretako kide batzuk ere antzeztu zituzten.

2006ean Jack Nicholson aktorearekin batera The Departed filman lan egin eta Fitzy izeneko pertsonaia antzeztu zuen.

2009ko ekainean O'Hara Dublin hirian The Tudors telesaila antzezten aritu zen. 2010 eta 2011an Harry Potter and the Deathly Hallows filman Albert Runcorn pertsonaia antzeztu du.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Eskozia
Artikulu hau Eskoziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.