[go: up one dir, main page]

Edukira joan

David Helfgott

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Helfgott
Fitxategi:Ezezaguna
Birtuoso

Bizitza
JaiotzaMelbourne1947ko maiatzaren 19a (77 urte)
Herrialdea Australia
BizilekuaBellingen (en) Itzuli
Perth
Familia
AitaElias Peter Helfgott
Ezkontidea(k)Gillian Murray (en) Itzuli  (1984ko abuztuaren 20a -  2022ko abuztuaren 16a)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaRoyal College of Music
Mount Lawley Senior High School (en) Itzuli
HizkuntzakAustraliako ingelesa
Irakaslea(k)Alice Carrard (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakclassical pianist (en) Itzuli, musikaria eta instrumentista
Enplegatzailea(k)West Australian Opera (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakElias Peter Helfgott (en) Itzuli eta Cyril Smith (en) Itzuli
Genero artistikoamusika klasikoa
erromantizismoa
Musika instrumentuapianoa
grand piano (en) Itzuli

davidhelfgott.com
IMDB: nm0375056 Allmovie: p587603
Facebook: helfgott.david Twitter: DavidHelfgott1 Musicbrainz: 0eaca8b6-7769-419f-b25b-0abd37aff51b Songkick: 313910 Discogs: 1004606 Edit the value on Wikidata

David Helfgott (Melbourne, 1947ko maiatzaren 19a) australiar piano-jotzailea da. Lau urterekin hasi zen pianoa jotzen, aitaren gidaritzapean. Aitak semea piano-jotzaile handia izatea nahi zuen kosta ahala kosta, eta lehentasun osoa eman zion pianoa ikasteari, nahiz eta familia ia pobrezian bizi. Bederatzi urte zituela eman zuen bere lehen kontzertua. Hamabi urterekin, Estatu Batuetara ikastera joateko aukera sortu zitzaion herritarrek eskainitako diruari esker, baina aitak ez zion baimenik eman, familia deseginda geratuko zelakoan. David lur jota gelditu zen. 1966an, eta aitaren nahiaren kontra, Londresko Royal College of Musicen ikasketak sakontzeko diru-laguntza onartu zuen. 1970eko hamarraldian nerbioetatik gaixotu zen, eta denboraldi luzeak egin zituen erietxean. 1983an jatetxe batean jotzen hasi zen, arrakasta handiz. Jotzen hasi aurretik, igerian ibili ohi zen luzaro, lasaitzearren. 1984an ezkondu egin zen, eta urte hartan bertan itzulerako kontzertua eskaini zuen Octagon Antzokian, Australiako Unibertsitatean. Eritasuna sendagaien bidez tratatu zuen, baina sintometako batzuk ez zitzaizkion sekula desagertu: azkarregi eta ilunegi hitz egiten zuen, eta berehala galtzen zuen arreta.

1996an Scott Hicksek zuzendutako Shine filman Hefgotten bizitza pantailaratu zen..

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]