Guruin
Itxura
Guruina organo zelulabakar edo zelulaniztuna da, organismoak behar-beharrezkoak dituen gaiak (digestiorako urinak, entzimak, hormonak, esnea, etab.) sintetizatzen dituena[1], ondoren odolean (guruin endokrinoa), gorputzeko barrunbe baten barnean edo honen kanpoko azalean (guruin exokrinoa) askatzeko.
Guruinen sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Produktuak non isurtzen duten arabera:
- Endokrinoak: euren produktuak (hormonak) odolean isurtzen dituzte.
- Exokrinoak: euren produktuak hodi jariatzaile batera jariatzen dituzte, eta, honek, aldi berean, bere produktua, organo huts baten argitara zein azalera isurtzen du. Guruin mota hauek hiru taldetan banatzen dira:
- Apokrinoak: gorputzeko zelulen zati bat, jariatzean galtzen da. Sarri, guruin apokrino hitz elkartea, izerdi guruinak adierazteko erabiltzen da.
- Holokrinoak: zelula oso-osorik desegiten da bere substantziak jariatzeko, bilgor guruinetan bezala.
- Merokrinoak: zelulek, euren substantziak, exozitosi bidez jariatzen dituzte, mukosa eta serosa guruinetan bezala.
Zelula kopuruaren arabera:
- Zelulabakarrak
- Zelulanitzak: gauek, beste bi taldetan banatzen dira: trinkoak, non, produktua (hormona bat, gehienetan), zelulen barnean metatzen den, handiaraziz, eta besikalak, non, produktua, zelulekin elkartutako folikuluetan metatzen den.
Guruin exokrino baten jariakina hiru mota hauetan bana daiteke:
- Serosoa: sarri, proteinetan aberatsa den produktu urtsua.
- Mukosoa: glikoproteina bezalako karbono hidratoetan aberatsa den produktu likatsua.
- Sebazeoa: produktu lipidoa.
Guruin espezifikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bartholinen guruina
- Gibela
- Malko guruina
- Ugatza
- Pankrea
- Guruin pineala
- Hipofisia
- Prostata
- Listu-guruina
- Bilgor guruina
- Izerdi guruina
- Giltzurrungaineko guruinak
- Tiroidea
- Parotida guruina