[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Guisandoko Zezenak

Koordenatuak: 40°21′38″N 4°26′30″W / 40.36069°N 4.44161°W / 40.36069; -4.44161
Wikipedia, Entziklopedia askea
Guisandoko Zezenak
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaÁvilako probintzia
UdalerriaEl Tiemblo
Koordenatuak40°21′38″N 4°26′30″W / 40.36069°N 4.44161°W / 40.36069; -4.44161
Map
Ondarea
BICRI-54-0000010
Zezen bat latinezko idazkunarekin.

Guisandoko Zezenak betoi herriak egindako multzo eskultorikoa da. Avilako probintziako El Tiemblo herrian dago, Guisandoko mendixkan, Espainian. Eskultura zoomorfo hauek Burdin Arokoak dira, K. a. IV. edo III. mendekoak. Datak ezin dira hobeto zehaztu garaiko ingurua gorde ez delako. Erromako okupazio aurretik penintsulan gelditu den arteko adierazpen nagusietariko bat da hau.

Egun lau eskultura dira (1548 arte bost aipatzen dira). Granitoz eginak, lauoineko animaliak irudikatzen dituzte. Batzuen ustez zezenak dira baina badira ere eskulturetan zerri arrak ikusten dituztenak. Buruan, dena dela, adarrak jartzeko zuloak dituzte. Lauren luzera 264 eta 277 zentimetrokoak dira; garaieraz 129 eta 145 zentimetro artean. Bi eskulturetan latinez idatzitako idazkunak ikus daitezke.

Nahiz eta itxura landugabea izan, zehaztasun handiak erakusten dituzte, besteak beste barrabilak; lepo aldean ere errealistak diren zimur paraleloak erakusten dituzte.

Lau eskulturak paraleloki jarrita daude, ipar-hegoari aldera lerro bat eginez. Guztiak mendebaldera begira daude, bestetik, Guisando muinora. Atzean Tórtolas erreka gelditzen da, Gaztela eta Leon eta Madrilgo Erkidegoa arteko muga naturala.[1]

Eskulturak oso antzekoak dira eta horrek lantegi berean eginak direla ematen du. Antza, lauak gaur egun dauden tokian edo oso gertu egin ziren.

Aipatu behar da ere bai zezen edo zerri hauetako bat berregin behar izan zen, puskatuta baitzegoen.

Interpretazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru hauetan betori herriaren bizitza iturri nagusia abeltzaintza zen. Hori kontutan hartuta, eskultura hauek abereak babesteko elementuak izan zitezkeen. Burdin Aroan eginak, urte haietan betoi herria gaur egungo Espainiako probintzi hauetan bizi zen: Badajoz, Cáceres, Salamanca eta Ávila. Betoiak abereentzako baldintza egokiak zeuden tokietan kokatzen ziren. Animaliak behiak, zezenak, zerriak ziren; halaber, ehiza egiten ibiltzen ziren. Zezenek, beraz, hipotesi honen arabera, balore sinbolikoa zuten.[2]

Beste ikertzaileen ustez, lurraldea markatzeko erabili izan ziren.[2]

Latinez egindako idazkunek beste arazo planteatzen dute. Laburuduraz eginak zera irakur daiteke: "LONGINUS PRISCO -CALAET Q PATRI FC.". Horrela itzuli egin da: "Kalaetikoen zen Prisco aitari Longinosek egin zion (monumentu hau)". Beraz, ehorzte helburua zuen. Erromatarren lur hauen konkista K.a. 136-133 urteetan burutu zen; hori gertatu ondoren ere, horrelako eskulturen zereginak gutxienez II. mende arte iraun zuen. Espezialisten ustez, seguruena, Longinosek aurretik eginak zeuden eskulturak erabili zituen haren aitarentzako omenez. Beste aukera ehorzketa egiteko espreski eginak izatea baina eskulturek zaharragoak ematen dute.

Badira ere ulertzen ez diren beste idazkunak.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]