Guess Who's Coming to Dinner
Guess Who's Coming to Dinner (euskaraz: Asma ezazu nor datorren afaltzera) komedia filma da, Stanley Kramer estatubatuar zinemagileak 1967an zuzendu zuena. Spencer Tracy, Sidney Poitier, Katharine Hepburn, Katharine Houghton, Beah Richards eta Roy E. Glenn aktore nagusiak izan ziren.
Oscar sarietarako hamar izendapen jaso zituen, eta bi irabazi: emakumezko aktore onenarena (Katharine Hepburn) eta jatorrizko gidoi onenarena. Gizonezko eta emakumezko aktore onenen BAFTA sariak ere irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia oneko neska gazte bat (Katharine Houghton) jaiotetxera itzuli berri da, eta guraso adinduei (Spencer Tracy eta Katharine Hepburn) senargaia –Sidney Poitier, sendagile beltza–aurkeztu die. Nahiz eta neskaren gurasoek pentsamolde ireki eta aurrerakoia izan, nahastuta daude, bereziki aita, halako ezkontzak alabari arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste baitute.
Jakingarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai hartako estatubatuar gizartearen kritika satirikoa da, gaia arrazismoa baita. Hollywooden arraza ezberdinetako bikote bat protagonista izandako lehenengoetakoa izan zen. Bestalde, Spencer Tracyk eta Katharine Hepburnek –benetako bizitzan bikote ziren– elkarrekin lan egin zuten azken filma izan zen, lehen emanalditik 17 egunera Spencer Tracy hil egin baitzen. Gainera, Katharine Houghton, haien alabaren papera antzeztu zuena, Katharine Hepburnen iloba zen.
Filma Kaliforniako San Frantzisko hirian filmatu zen.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Spencer Tracy: Matt Drayton
- Sidney Poitier: John Wayde Prentice Jr. sendagilea (semea)
- Katharine Hepburn: Christina Drayton
- Katharine Houghton: Joanna "Joey" Drayton
- Cecil Kellaway: Mike Ryan monsinorea
- Beah Richards: Mary Prentice
- Roy E. Glenn: John Prentice Sr. (aita)
- Virginia Christine: Hilary St. George
- Alexandra Hay: Carhop
- Isabel Sanford: Matilda "Tillie" Binks
- Barbara Randolph: Dorothy
- D'Urville Martin: Frankie
- Tom Heaton: Peter
- Grace Gaynor: Judith
- Skip Martin: Mutil banatzailea
- John Hudkins: Taxilaria
- Jacqueline Fontaine: Kantaria (krediturik gabe)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1967ko filmak
- Stanley Kramerrek zuzendutako filmak
- Katharine Hepburnek antzeztutako filmak
- Spencer Tracyk antzeztutako filmak
- Sidney Poitierrek antzeztutako filmak
- Katharine Houghtonek antzeztutako filmak
- Beah Richardsek antzeztutako filmak
- Cecil Kellawayk antzeztutako filmak
- Roy Glennek antzeztutako filmak
- Virginia Christinek antzeztutako filmak
- Timothy Scottek antzeztutako filmak
- D'Urville Martinek antzeztutako filmak
- Stanley Kramerrek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Arrazakeriari buruzko filmak
- Umorezko filmak
- San Frantziskon (Kalifornia) girotutako filmak