Guy Drut
Guy Drut (Oignies, Pas-de-Calais, 1950eko abenduaren 6a) frantziar atleta ohia da. Montréaleko Olinpiar Jokoetan (1976) txapeldun izan zen 110 metroko hesi-lasterketan.
Gaztetan, oso azkarra izan zen dekatloiaren alorrean, eta, gero, 1960ko hamarkadan, 110 metroko hesi-lasterketan hasi zen. 1969an, Europako junior saileko errekorra egin zuen, 1974an, senior mailako Europako txapeldun izan zen, eta 1975ean, munduko txapeldun. Zortzi alditan izan zen Frantziako txapeldun. 1975ean, politikan sartu zen, eta, 1985etik 1989ra bitartean, Parisko udalean lan egin zuen. 1995etik 1997ra bitartean, Alain Juppéren gobernuan, Gazteria eta Kirolak saileko ministro izan zen. 1992tik 2008ra Coulommierseko alkatea izan zen, eta, 1996az geroztik, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kide da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guy Drut |
- 1950eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Frantziako atletak
- Frantziako politikariak
- Ohorezko Legioko zaldunak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako politikariak
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- Olinpiar Jokoetako zilarrezko dominadunak atletismoan
- Frantziako urrezko dominadun olinpikoak
- Frantziako zilarrezko dominadun olinpikoak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 12. legegintzaldiko Parlamentuko kideak