Gutapertxa
Itxura
Gutapertxa (malaieraz getah: 'izerdi' eta pertja: 'zuhaitz') Tropiko inguruetako zenbait zuhaitzen latexetik, Palaquium genereoko zuhaitzetatik, ateratzen den goma da, kautxuaren antzekoa. Tenperatura normalean gogorra da, baina uretan irakinez gero elastiko eta bigun bihurtzen da. Elektrizitate gaiak, golf pilotak eta txiklea egiteko erabiltzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-02-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.