Granodiorita
Itxura
Granodiorita (granito eta dioritaren konbinaketa) arroka igneo plutoniko bat da, granitoaren oso antzekoa. Nagusiki kuartzoz osatua dago, %10 baino gehiago, eta feldespatoz, baina, granitoak ez bezala, plagioklasa gehiago du ortoklasa baino. Bigarren mailako mineral bezala biotita, piroxenoa eta anfibolita ditu.
- Granitoetatik (edo monzonitetatik) plagioklasen gehikuntzaren ondorioz eratorritako granodiorita: mineral beltzak (mika, anfibol, piroxeno eta peridotita nagusiki) eta nahiko urriak.
- Dioritetatik edo gabroetatik kuartzo kopuruaren gehikuntzaren ondorioz eratorritako granodiorita: mineral beltzak %40raino.
Mundu osoan ezaguna den eta Egiptoko hieroglifoak itzuli ahal izateko erabili zen Rosetta Harria granodioritazkoa da.