[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Gisberta Salce Júnior

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gisberta Salce Júnior
Bizitza
JaiotzaSão Pauloko estatua1960ko irailaren 5a
Herrialdea Brasil
HeriotzaPorto2006ko otsailaren 22a (45 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: itotzea
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jardueraksexu-langilea eta animatzailea

Gisberta Salce Júnior (São Pauloko estatua, 1960ko irailaren 5aPorto, 2006ko otsailaren 22a) emakume trans brasildarra izan zen. Sexu-lana egiten zuen, GIB/HIESarekin bizi zen eta etxerik gabe zegoen Portugalen[1].

18 urte zituela, Frantziara joan zen São Pauloko pertsona transen hilketei ihes egiteko eta, 20 urterekin, Portugalera iritsi zen. 2006an, eraso fisiko eta sexualaren ostean, 12 eta 16 urte bitarteko 14 mutilez osatutako talde baten biktima izan zen eta putzu batean hilda aurkitu zen, Porton, 45 urte zituela[1][2][3].

Angelina Muro Salce eta Gisberto Salce, Gisbertaren gurasoak, zortzi seme-alaba izan zituzten. Gisbertari jaiotzean gizonezko generoa esleitu eta aitaren izena jarri zioten, Júnior ezizena erantsita. Geroago Gisbertak izena aldatu zuen emakumezko genero-identitatea aitortzeko[1].

Jacine Salceren esanetan, bere ahizpak «azal oso zuria» zuen eta dantzatzea eta neskekin jolastea gustatzen zitzaion. Jacinek ere dio Gisbertak bere arropa janzten ohi zuela. Hamalau urte zituela, aita hil ondoren, amaren aurrean armairutik atera zen[1].

Lagunen artean emakumezko genero-adierazpena zuen, eta familiaren aurrean genero-konnotaziorik gabeko arroparen aldeko apustua egiten zuen. 18 urte zituela, Frantziara bizitzera joatea erabaki zuen transfobiarekin lotutako diskriminazio eta hilketen berri izan ostean. Brasilera itzuli zenean, hormona-terapia egin, silikonazko inplantea eta beste prozedura batzuk egin zuen. Bi urtez bizi izan zituen Frantzian eta gero Portugalera joan zen, eta Porto hirian igaro zituen bere bizitzako azken 20 urteak[1][4].

Bustos, Syndicato e Kilt moduko tabernetan hasi zen ikuskizunetan. Sarritan Marilyn Monroe pertsonifikatzen zuen. Diru gutxi irabazten zuen ikuskizunetan eta sexu-lana egiten hasi zen Santa Catarina kalean[1].

Droga kontsumoarekin Gisbertaren osasuna okerrera hasi zen eta GIBaren infekzioa areagotzeak argaldu egin zuen. Inoiz ez zuen GIBaren kontrako tratamendua jaso nahi izan, nahiz eta amaierara arte mantendu zuen aukera. 22 egunez Joaquim Urbano ospitalean jaso zuen tratamendua, nortasun-agiririk gabe egon arren. Ondoren, Setúbalen komunitate terapeutiko batean egon zen baina ihes egin zuen. Komunitate terapeutikoa uztearekin batera, droga «astunagoak» kontsumitzen hasi zen eta sexu-lana eta etxea utzi zuen[1].

Bizitzako azken hilabeteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urte amaieran, Fernando, Ivo eta Flávio nerabeak Portoko eraikin abandonatu batean elkartzen hasi ziren grafitiak egiteko. Eraikin horretan bertan Gisberta aurkitu zuten. Berarekin hitz egin zuten, eta handik aurrera aldizka bisitatzen hasi ziren. «Titiak zituen» eta «"benetako emakume itxura zuen" gizon»-ari buruz kontatu zuten Augusto César Pires de Lima ikastetxean eta Oficina de São José erakunde katolikoan. Hiru gazteei beste hamaika batu zitzaizkien, Gisberta ikusteko irrikaz[1].

2006ko otsailaren 15ean, 14 gazteak taldetan banatu eta eraikinean elkartu ziren Gisbertari eraso egiteko. Lehenengo aldietako batean, gazteak ohartu ziren Gisberta denda barruan zegoela eta haietako batek altxatzeko agindu zion eta oihukatu zuen: «Ez al dizut esan ez zintudala hemen nahi?» Fláviok harri bat hartu eta Gisbertari bota zion. Gisberta odoletan erori zen lurrera, minutu batzuk geroago, altxatzea lortu zuen baina David izeneko mutilek behera arrastaka eraman zuen, berriro erortzea eraginez. Oihuka hasi zen eta taldeak ihes egin zuen. Geroztik beste hainbat eraso izan ziren[1].

2006ko otsailaren 22an, goizeko 8:30ean, Ivok artilezko eskularru bat jarri zuen eskuineko eskuan, bestea José Alexandreri eman, eta Fernandok eskuak plastikozko poltsa batean sartu zituen. Gisberta mantatan lotu eta 100 metrora zegoen putzura eraman zuten. Ur-lerroa gainazaletik 10 bat metrora zegoen. Hirurek barrura bultzatu zuten eta Gisberta uretan murgildu zen. Ekintza hori izan zen heriotza eragin zuena[1].

Dena Fláviori kontatu eta eskolara itzuli zenean, irakasleari kontatu zion, «ezin zuelako gehiago jasan». Flávio izan zen putzuaren kokapen zehatza eman zuena. 18:50ean atera zuten gorpua[1].

Ikerketa eta atxiloketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilketaren berriak gertatutakoaren ardura sentimendua piztu zuen teknikariengan. Autopsiak buruko, lepoko, beheko eta goiko gorputz-adarretako, laringeko eta trakeako, sabeleko, hesteetako eta giltzurrunetako traumak, ekimosi anitz, infiltrazio hemorragikoak eta odol-infiltrazioak baieztatu zituen[1][4].

Vítor Santos zen taldeko zaharrena eta 16 urteko bakarra. Zortzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten, denek ziurtatu baitzuten ez zuela Gisbertari eraso egin, baina hainbat aldiz izan zela gertakarien begirale[1].

José António

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzitegiak entzunda, Joséren amak bere semea «gazte adeitsua» bezala deskribatu zuen, beti «jokabide ona» zuela. Adituek mutilaren adierazkortasun emozionaleko «arazoak» eta emozioei aurre egiteko zailtasunak aurkitu zituzten. Zigorra Hezkuntza Zentroan bete ostean, amaren etxera itzuli zen, Tajo ibaiaren hegoaldeko ertzean. Gertaera horretaz ez zen berriro etxean hitz egin[1].

Epaiketaren ostean, Rodolfok hezkuntza zentroan barneratzeko neurria bete eta familiarekin harremana mantendu zuen. Hasierako fase batean, aitonak bilobarekiko jarrera «barkagarria» hartu zuen[1].

Fernando bere amaren etxera joan zen zigorra betetzen amaitu ondoren. Amak azpimarratu zuen semeak «inoiz ez zuela lortu gertatutakoari inolako azalpenik ematea»[1].

Gisberta diskriminazio anitzaren ikur bihurtu zen: emakume trans, brasildar etorkina, sexu-langilea, etxerik gabeko pertsona eta GIBarekin bizi izan zen pertsona. Portugalgo LGBT elkarteek aurreiritzien adibide gisa hartu zuten[1].

Portoko LGBT Harrotasunaren Martxa, Gisberta Salce Júniorren heriotzarekin izan zuen sorrera[5][4].

Hilketatik urtebetera, Alberto Pimentak Indulgência Plenária olerkia argitaratu zuen Gisbertari buruz[6].

Urte hartan, Pedro Abrunhosak Balada de Gisberta abestia konposatu zuen, Luz diskoan sartu zuena[6].

Thiago Carvalhaesek A Gis film laburra eskaini zion 2016an[6].

Afonso Reis Cabralek Pão de Açúcar eleberria idatzi zuen Gisbertari buruz[6]

2017an Plano i elkarteak sortutako Gis LGBTI Zentroak Gisbertaren izena du[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h i j k l m n o p q (Portugesez) Marques Rodrigues, Catarina. «Gisberta, 10 anos depois: a diva transexual que acabou no fundo do poço» Observador 2016-02-21.
  2. (Portugesez) Gomes, Francisca. «Abaixo-assinado propõe que Gisberta Salce Júnior dê nome a uma rua no Porto» JPN 2021-03-21.
  3. (Ingelesez) «Gisberta Campaign (2006)» TGEU 2006-02-20.
  4. a b c (Portugesez) Cornachioni, Jaquelini. «Relembre a história de Gisberta e conheça o movimento “Se A Rua Fosse Minha"» Marie Claire 2021-07-03.
  5. (Portugesez) «Duas centenas de pessoas na primeira Marcha do Orgulho Gay» Rádio e Televisão de Portugal 2006-07-08.
  6. a b c d (Portugesez) Pereira, Ana Cristina. «Uma ficção para compreender a morte de Gisberta» Público 2018-09-27.
  7. (Portugesez) «Centro de apoio à comunidade LGBT de Matosinhos superou os mil atendimentos em 2017» Diário de Notícias 2018-02-20.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]