Gindaroseko gudua
Gindaroseko gudua | |||
---|---|---|---|
Data | K.a. 38 | ||
Lekua | Gindaros Siria | ||
Koordenatuak | 36°23′41″N 36°41′20″E / 36.394722°N 36.688889°E | ||
Emaitza | Erromatarraren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gindaroseko gudua, K.a. 38an gertatu zen, Publio Ventidio Basok gidatutako Erromatar Errepublikako eta Pakorus I.ak gidatutako Partiako armaden artean, azken hau, guduan bertan eraila izan zelarik.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Siria eta Asia Txikia arrakastaz inbaditu ondoren, partiarrek, erromatarren kontraerasoa jasan zuten, lehenik Asia Txikian K.a. 39an eta ondoren Sirian K.a. 38an, Publio Ventidio Basok eta juduen errege zen Herodes I.a Handiak gidaturik.
Probintzia horiek birkonkistatzeko, Pakorus I.ak, Eufrates ibaia 25.000 eta 30.000 soldadu arteko armada batekin zeharkatu zuen.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau jakinik, Ventidiok bere armada guztia mugiarazi zuen, 20.000 eta 30.000 soldaduz osatua zegoena, Gindarosetik gertu zegoen kanpamendu batetara joateko, eta, partiarren armadaren aurrealdean zeudenek eraso zutenean, erromatarrek erraz geldiarazi zituzten. Orduan agindu zion Pakorusek bere armada osoari, erasotzeko, pasabide estuan harrapatua geratu eta sarraskitua izan zena, 20.000 hildako jasanez, Pakorus bera horien artean, honen gorpuari, burua moztu ziotelarik.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere garaipenaren ondoren, Ventidiok Siria baketu zuen, eta bake hitzarmen batetara iritsi zen partiarrekin, zenbait urtez, Erromarentzako mehatxu izateari utzi ziotelarik.