[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Giltzurruneko gutxiegitasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giltzurrun gutxiegitasun» orritik birbideratua)
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Giltzurrun-gutxiegitasuna
Hemodialisi-makina.
Deskribapena
Motanefropatia, impaired renal function disease (en) Itzuli, giltzurruneko gaixotasun kronikoa, urological symptom (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaNefrologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakparicalcitol (en) Itzuli eta alpha-ketoglutaric acid (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKN17N19
GNS-9-MK384385
GNS-10N17N19
GNS-9384385
DiseasesDB26060
MeSHC12.777.419.780.500D051437
Disease Ontology IDDOID:1074

Giltzurruneko gutxiegitasuna giltzurrunak bere zeregina betetzeko gaitasuna osorik edo zerbait galtzea da. Horren ondorioz, gernuaren jarioa gutxitzen da, odolean nitrogeno gaiak, potasioa, sulfatoak eta fosfatoak neurriz goitik izaten dira, eta oso urriak dira, aldiz, sodioa, kaltzioa eta karbono dioxidoa. Giltzurrun hondatuek renina kanporatzen dute eta odol hodiak ixtea eragiten dute. Giltzurrunaren hondatzea odolaren presio handiak eragina denean, renina horrek hodiak estuarazten ditu aldi berean, eta odolaren presioa areago jaso, eta presio handi horrek berak kalte handiagoak eragiten dizkio giltzurrunari.

Hauek dira giltzurrunaren hodiak hondatzeko arrazoiak: drogen eta disolbatzaile organikoen (azetona, etilen glikola…) eragina, metalezko osagaien eragina (merkurioa, uranioa…), zauriak, odol galtzeak, odol presio handia, erredura larriak eta behar ez den odola sartzea. Era berean, giltzurrun azala honda dezaketen eritasunetatik etor daiteke ezintasuna, bakterioek sortutako infekzio larrietatik, edo barruko aldean kalte egin dezaketen eritasunetatik, diabetesetik, adibidez.

Giltzurrunetako ezintasunaren ondorioz bihotza honda daiteke, biriketako edemak eratu eta potasio gehiegizkoa sortu gorputzean. Giltzurrunaren parterik handiena hondatu denean, beste zatiak lan handiagoa egiten du, eta giltzurrun bat kentzen denean, bestea handiagoa egiten da. Bi giltzurrunak gaizki badaude dialisia (giltzurrunaren lana egiten duen tresna) behar izaten du gaixoak.

Sakontzeko, irakurri: «giltzurrun-gutxiegitasun akutu»

Giltzurrun-gutxiegitasun akutua (GGA) funtzioaren galera azkarra eta progresiboa da, normalean oliguriarekin datorrena (txizaren ekoizpen baxua, helduengan <400 mL egunean, eta umeengan <0.5-1 mL/kg/h), baita elektrolitoen alterazioekin ere. Zergatiak ugariak izan daitezke, eta lehenik eta behin horiek zuzentzen saiatu behar da. Hala ere, presazko dialisia batzuetan beharrezkoa izaten da edozein modutan.

Sakontzeko, irakurri: «giltzurrun-gutxiegitasun kroniko»

Mota kronikoa (GGK) modu motelagoan garatu egiten da eta, hasieran, sintoma gutxirekin agertu. Izan daiteke atzera bueltarik ez daukan mota akutu batengatik edo gaixotasun baten progresioaren ondorioa.

Normalean agertzen da giltzurrunetara doan odol-jarioa eteten denean edo toxinen gainkarga dagoenean. Beraz istripu larriak, zauriak edo ebakuntzen konplikazioak izan daitezke arrazoiak, adibidez bihotz bypass ebakuntza batean. Farmakoen gaindosiak ere (antimikrobianoak, kimioterapia edo arruntagoak), nahigabeak edo neurriz kanpoko dosiengatik ohikoak izaten dira. Infekzioak (glomerulonefritis) egon daitezke ere zergatien artean.

Gaur egun, hiru arrazoi nagusiak GGKra iristeko diabetesa, (nefropatia diabetikoa), hipertentsioa (HTA) eta arterioesklerosia (nefroangioesklerosis) dira. Beste batzuk polikistosia, beste gaixotasun genetiko batzuk eta eritasun autoinmuneak dira.

Sintomak eta zeinuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urea mailak odolean altuak direnean uremiaz hitz egiten da, ondorengo sintoma orokor eta inespezifiko hauek eragiten dituena: Goragale, botaka egitea, beherakoa, oliguria (txiza jario txikia) edo poliuria (jario handia).

Fosfatemia edo fosfatoen maila altuak azkura eta muskulu-kalanbreak ekar ditzake. Hiperkalemiak (potasio altua) bihotz arritmia eta gihar paralisia. Beste batzuk edemak hanketan, arnasestua, astenia edo indar falta, zorabioak, buruko asaldurak (delirium barne).

Gutxiegitasun kronikoan, 5 estadiotan ager daiteke gaixotsaunak aurrera egin ahala:

GGK estadioa GF maila (mL/min/1.73 m2)
1 ≥ 90
2 60 – 89
3 30 – 59
4 15 – 29
5 < 15


GF: Glomerulu filtratua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]