Gizakia Helburu
Gizakia Helburu irabazi‑asmorik gabeko erakunde pribatu bat[1] da. Erakunde honek antolatzen eta kudeatzen du droga-menpekotasun problemak pairatzen duten pertsonen tratamendurako eta birgizarteratzeko programa. Programa horri ere, Gizakia Helburu programa esaten zaio. Programa integrala dela esaten dute, drogamenpekotasuna pairatzen dutenei eta beren hurbilenekoei, senideei-eta, zuzenduta dagoelako.
Araban, Gizakia Helburu deituriko programa terapeutiko-hezigarria, 1987ko irailean ekin zion bideari[2]. Bizkaian bi urte lehenago[3].
Nori zuzenduta?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Drogen kontsumoari lotutako arazoak dituzten helduei, bere familia eta gizarte sareari.
Helburu nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tratamenduan dauden pertsonei laguntzea, garapen pertsonala eta soziala lortzeko prozesu bat egitera bultzatzea, drogetatik urrun eta bizitza autonomoa izan dezaten laguntzea.
Zer motatako zerbitzuak eskaintzen ditu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizaki helbururen programa tradizionalak hiru fase eskaintzen ditu[4]: harrera, komunitatea (Sendabide Elkartea) eta birgizarteratzea.
Horretarako hainbat baliabide dauzkate:
Harrera Zentroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laguntza eskatzeko hasiera-hasierako harrera zentroak.
Arreta anbulatorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Balorazio fasea: eskaeraren azterketa egiten den gunea, kasu bakoitza bertako zein kanpoko zerbitzu berezietara bideratuz.
Motibazio fasea: norberaren aldaketa prozesu bat aurrera eramateko, beharrak identifikatzeko laguntza, hasierako helburuak etab. sustatzeko gunea.
Eguneko zentroa. Egunero ordu batzuk zabalik.
Komunitate terapeutikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egoitza-egitura. Komunitatea, autolaguntza talde bat da. Talde-terapia. Musika-terapia. Pertsonak espazio eta denbora egoki batean bizi duen esperientziatzat hartzen dute, hazkuntza pertsonala eragiteko eta jarrera, afektibitate eta kognitibo orekak lortzeko.
Birgizarteratze fasea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arreta anbulatorioa. Tratamenduaren azken helburua, gizabanakoaren autonomia eta bere birgizarteratzea (familian, gizarte sarean, lan edo ikasketa eremuan).
Beste programa batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Programa tradizionalarekin batera, beste lau programa ere eskaintzen dituzte[5]: programa intentsiboa, programa irekia, alkohol programa eta Eraiki programa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gizakia helburu Gipuzkoa - Nortzuk gara. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
- ↑ Fundación JEIKI. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
- ↑ Gizakia helburu Bizkaia - Historia. .
- ↑ Gizakia helburu - programa tradizionala. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
- ↑ Zer eskaintzen dugu?. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gizakia helburu Araban.
- Gizakia helburu Bizkaian.
- Gizakia helburu Gipuzkoan.
- (Gaztelaniaz) Nafarroako Gizakia Helburu
- (Gaztelaniaz) Centros de Proyecto Hombre - País Vasco