Gitarra-anplifikadore
Itxura
Gitarra-anplifikadore | |
---|---|
Anplifikadore elektronikoa | |
Gitarra-anplifikadorea[1] seinale elektriko baten anplitudea handitzen duen gailua da. Musikaren arloan, instrumentu elektriko, elektroniko edo grabazio baten seinalea bozgorailuetara bidali aurretik behar adina anplifikatzeko erabiltzen da.[2]
Anplifikadore gehienek musika-tresnaren tonua alda dezakete maiztasun jakin batzuk nabarmenduz edo leunduz eta gitarra-efektuak gehituz, hala nola distortsioa (ohikoenetako bat) eta erreberberazioa. Gitarra modernoen anplifikadoreen sarrera 1/4 hazbeteko jack konektoreena da, sentsore piezoelektriko batetik (gitarra akustiko batean) edo pastilla elektromagnetiko batetik (gitarra elektrikoetan) seinale bat jasotzen duena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «anplifikadore». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2024-08-26.)
- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |