[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Ghada Waly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ghada Waly

(2024)
zuzendari exekutiboako Droga eta Delituen Aurkako Nazio Batuen Bulegoa

2020 -
Minister of Social Solidarity (en) Itzuli

2014ko otsaila - 2019ko azaroaren 24a
Bizitza
Jaiotza1965 (58/59 urte)
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
ingelesa
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfuntzionarioa eta politikaria
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Droga eta Delituen Aurkako Nazio Batuen Bulegoa

Ghada Fathi Waly (Egipto, 1965) politikari eta diplomatikoa. 2020an, Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoaren (ingelesez, UNODC) zuzendari nagusia izan zen, António Guterres idazkari nagusiak izendatu zuenetik.[1] Nazio Batuetako idazkari nagusi ondokoa da.

Coloradoko Estatuko Unibertsitatean ikasia (AEB), Humanitateetan, nazioarteko garapenean eta proiektuen kudeaketan ditu ikasketak, baita Mikrofinantzietan Boulder-ko Unibertsitatearen eskutik. Hainbat hizkuntza hitz egiten ditu: arabiera, ingelera, frantsesa, eta gaztelania.[2]

2014ko martxotik eta 2019ko abendura arte, Egiptoko Gizarte Elkartasuneko Ministroa izan zen.[2] Gizarte Justiziako Ministerio arteko Batzordearen koordinatzailea ere izan zen, eta 2014tik 2019ra, Estatu Arabiarren Ligako Gizarte Gaietako Ministro Arabiarren Kontseilu Betearazlearen buru izan zen. Gizarte Ikerketarako eta Ikerketa Kriminologikorako Zentro Nazionalaren, Drogen eta Mendekotasunen Kontrolerako Fundo Nazionalaren eta Gizarte Aseguruaren Agintaritza Nazionalaren batzordeetako buru izan zen.[3] Bestelako karguak ere baditu, hala nola, GIB/HIESi buruzko Nazio Batuen Programa Bateratuaren (ONUSIDA) Erakunde Babesleen Batzordeko kide berezia (2020tik)[4] eta Nazioarteko Genero Txapeldunak-eko (CIG) kidea (2020tik aurrera).[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]